Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2017ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5303

EBAZPENA, 2017ko urriaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen den 2017-2019ko aldirako Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko deialdiko laguntzen balorazio-batzordearen kideen izendapena.

Aztertuta geratu da Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2017-2019ko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko urriaren 5eko Agindua.

Agindu horren 14. artikuluaren arabera, balorazio-batzorde horren osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– M.ª José Arostegi Irastorza andrea, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.

– M.ª Goretti Fariñas Egaña andrea, Kultura Ondarearen teknikoa.

– Armando Llamosas Rubio jauna, Kultura Ondarearen teknikoa, batzordeko idazkari-lanetan.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 23a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala