Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2017ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5302

AGINDUA, 2017ko urriaren 24koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2017. urtean goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez, 2017. urtean egiten diren edo hasten diren goi mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen da.

Aipatutako aginduaren 10. artikuluak adierazten du, alde batetik, Balorazio Batzorde bat osatuko dela aurkezten diren eskabideak aztertzeko, eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko, eta, bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide, eta aipatutako Batzordearen osaera argitara eman behar dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria).

Batzordekideak:

– Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridiko Arloko arduraduna).

– Iker Ugarte Tutor (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria); batzordeko idazkari modura jardungo du.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 24a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala