Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2017ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5301

AGINDUA, 2017ko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Xabier Irastorza Garmendia jauna izendatzen baita Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide, ELA/STV sindikatuaren ordezkaria izango da-eta.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 14. artikuluarekin bat etorriz, bere V. tituluan arautu du Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseilua.

Arau horiek Gizarte Kontseiluarentzat xedatu duten osaerarekin bat, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.5 artikuluak ezarritakoari jarraituz, ELA/STV sindikatuak bere batzorde exekutiboaren 2017ko irailaren 25eko bileran erabaki zuen Xabier Irastorza Garmendia jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.

Agintaldiaren iraupena lau urtekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian izendapena argitaratzen denetik; eta Gizarte Kontseiluko kide izanik lege beraren 72. artikuluak xedatzen dituen bateraezintasunak izango ditu. Era berean, Gizarte Kontseiluko kideak segidako edo txandakako beste lau urteko agintaldi baterako baino ezin izango dira aukeratu berriro.

Horiek horrela, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.2 artikuluak ezarritakoaren arabera –hor xedatzen baita gizarte-interesen ordezkariak unibertsitateen arloko eskumenak dituen sailburuaren aginduz izendatuko direla–, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Xabier Irastorza Garmendia jauna Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, gizarte-interesen ordezkari izateko, ELA/STV sindikatuak aukeratu duelako.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Unibertsitateko otsailaren 25eko 3/2004ko Legearen 73.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala