Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2017ko azaroaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SONDIKAKO UDALA
5270

IRAGARKIA, Sondikako Elizateko Udalaren 2017. urterako lan-eskaintza publikoa onartzeari buruzkoa.

ALKATETZAREN 512/2017 DEKRETUA

«Sondikako Elizateko Udalaren 2017. urterako lan-eskaintza publikoa onartzeari buruzko prozedura aztertuta eta udal-idazkariak emandako txostenarekin bat etorriz, honako hau xedatzen dut:

Lehenengoa.– Sondikako Elizateko Udalaren 2017. urterako lan-eskaintza publiko hau onartzea:

Karrerako funtzionarioak.

Administrazio Bereziko Eskala.

Zerbitzu Berezien Azpieskala.

Lanpostua: Udaltzaingoaren laguntzailea.

Hutsik dauden plazen kopurua: 1.

C2 azpitaldea.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.a.

Derrigortasun-data: 1995-07-30.

Bigarrena.– Lan-eskaintza publikoa jendaurrean jartzea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarkiak txertatuz.

Hirugarrena.– Udaleko plantilla organikoaren kopia eta lanpostu guztien zerrendaren kopia bidaltzea Estatuko Administrazioari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari. Aipatutako zerrendak 2017ko apirilaren 19ko bileran onartu ziren behin betiko.

Laugarrena.– Dekretu hau Estatuko Administrazioari bidaltzea, hala xedatuta baitago 2017. urterako lan-eskaintza publikoa onartzen duen uztailaren 7ko 702/2017 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrean.»

Sondika, 2017ko urriaren 5a.

Alkatea,

XABIER ZUBIAUR AGIRRE.


Azterketa dokumentala