Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2017ko urriaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5110

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 306/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Merkataritza Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 306/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Aitor Peña Ortega.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Jet Airways aire-konpainia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-10-09an. Hona hemen epaitza:

99/2017 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 9a.

Nik, M.ª Teresa Trinidad Santosek, Merkataritza-arloko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditut aireko garraioan diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzko 306/2016 hitzezko judizioaren autoak. Hona hemen alderdiak: batetik, Aitor Peña Ortega, auzi-jartzailea, beraren izenean eta ordezkaritzan eta letraduaren laguntzarik gabe, eta, bestetik, Jet Airways, demandatua, auzi-ihesean dena. Horiek horrela, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Ezesten dut Aitor Peña Ortegak Jet Airways aire-konpainiaren aurka jarritako demanda.

Kostuak auzi-jartzaileak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri (PZL, 455 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazazpiko urriaren bederatzian.

Jet Airways aire-konpainia demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala