Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2017ko urriaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5109

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 141/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 141/17 dibortzio-auzia.

Demandatzailea: Khaddouj Haydarah.

Prokuradorea: Blanca Olatz Garcia Rodrigo.

Demandatua: Hamid Fajri.

Prokuradorea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio:

439/17 epaia, 2017-10-04koa, dibortzio-auziari buruzko 141/17 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Khaddouj Haydarah-k eskatuta, Hamid Fajri-ren aurka.

Hamid Fajri demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala