Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2017ko urriaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5108

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 660/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 660/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Loveth Nosa.

Abokatua: Zuriñe Jaione Parra Arrizabalaga.

Prokuradorea: Haizea Gonzalez Barreira.

Demandatua: Abimbola Soliu Kukoyi.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-09-28an, eta honako hauek dira xedapenak:

423/2017 epaia, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 660//2017 prozeduran emana, 2017ko irailaren 28an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Loveth Nosa –Gonzalez Barreira prokuradore duela–, eta bestetik, demandatu gisa, Abimbola Soliu Kukoyi (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe). Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Abimbola Soliu Kukoyi demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala