Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2017ko urriaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5107

EDIKTUA, erantzukizun zibilaren gainean bideratutako 211/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 211/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Ali Husnain, Muhammad Abid Wassem, Rajib Haq Chowdhury, Qamar Ur-Rehman Raja eta Ghazanfar Raja Zaman.

Abokatua: Larraitz Ugarte Zubizarreta.

Prokuradorea: Marta Paul Nuñez.

Demandatua: La Mutua Madrileña, Samuel Quispe Chavez eta Alex Borja Lizarbe.

Gaia: erantzukizun zibila.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da, 2017-09-21ean:

403/2017 epaia, alderdiek bideratutako 211/16 prozedura arruntean 2017ko irailaren 21ean emana, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian; batetik Ali Husnain, Muhammad Abid Wassem, Rajib Haq Chowdhury, Qamar Ur-Rehman Raja eta Ghazanfar Raja Zaman demandatzaileak, Paul Nuñez prokuradorea dutela; bestetik, La Mutua Madrileña (Usatorre Iglesias prokuradorea duela), Samuel Quispe Chavez eta Alex Borja Lizarbe (auzi-ihesean eta prozesu-ordezkaritik gabe) demandatuak. Epai horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitek 20 eguneko epean.

Alex Borja Lizarbe demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala