Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2017ko urriaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5106

EDIKTUA, 323/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 323/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Anbasa Serviobras, S.A.

Abokatua: Jose Ignacio Munguia Santamaria.

Prokuradorea: Luis Perez Avila Pinedo.

Demandatua: David Naranjo Perez.

Jakinarazten dut: Nik, Yolanda Mendia Rodriguez Justizia Administrazioaren letraduak jakinarazten dut 323/2017 prozedura arruntean epaia eman dela 2017-09-07an; epai horren idazpuruak eta epaitzak hau diote, hitzez hitz:

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 323/2017 judizio arruntaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruz epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaizkidan. Pérez-Ávila prokuradoreak egin zuen eskaera, Anbasa Serviobras, S.A.ren izenean, Munguía letraduak lagunduta, David Naranjo Pérezen aurka, auzi-iheslaria bera.

EPAITZA

Baiesten dut zenbateko bat erreklamatzeko judizio arrunta egiteko demanda, Pérez-Ávila prokuradoreak Anbasa Serviobras, S.A.ren izenean aurkeztu duena, Munguía letratuak lagunduta, auzi-ihesean den David Naranjo Pérez jaunaren aurka.

Horrenbestez, David Naranjo Pérez kondenatzen dut Anbasa Serviobras, S.A.ri honako zenbatekoak ordaintzera: 8.787,33 euro, gehi 2017ko apirilaren 21etik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesak, kalterik egin gabe PZLren 576 artikuluan ezarritakoari interesei dagokienez, baldin eta epaia betearazi behar bada.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

David Naranjo Perez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala