Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2017ko urriaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5097

AGINDUA, 2017ko urriaren 4koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, «Fundación Besaide» fundazioaren eratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu egin da Fundación GSR fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko maiatzaren 23an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskabide bat sartu zen, Bilboko «Fundación Besaide» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko (Fernando Sarrais Oteok, Rodrigo Rafael Vilallonga Elorzak, Alfonso Martija de la Lamak, Juan Bosco Martínez de Bedoya Buxensek eta Iñaki Ilardia Larraurik sortu zuten fundazio hori). Eskaerari espedienteko agiriak erantsi zaizkio.

Bigarrena.– Fundazioen Erregistroak, 2017ko uztailaren 17ko idazki baten bidez, fundazioari eskatu zion zuzen zitzala bidalitako dokumentazioan atzemandako akatsak, eta 2017ko irailaren 20an sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean eskatutako dokumentazio hori.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak 2017ko irailaren 28an aldeko txostena eman du fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari buruz eta haren bideragarritasun ekonomikoari buruz.

Laugarrena.– Fundazioaren estatutuen 4. artikuluaren arabera, haren helburua da Interes orokorreko jarduera hezitzaileak, zientifikoak, sanitarioak, kulturala, artistikoak, sozialak eta garamenerako lankidetzakoak eta giza prestakuntzakoak eta espiritualak egitea, irabazi-asmorik gabe, fundazioak berak eginak zein irabazi-asmorik ez duten bestelako entitate edo pertsona pribatuek eginak.

Bosgarrena.– Estatutuetako 1. eta 2. artikuluetan xedatutakoaren arabera, fundazioaren egoitza Bilbon (Bizkaia) dago helbide honetan: Elcano kalea 7, printzipala, eskuina. Fundazioak gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.

Seigarrena.– Fundatzaileek 30.000 euroko fundazio-dotazioa ezarri dute, hasiera batean 7.500 euro emanda. Gainerako bost urteko epean jarriko dute. Agiri bidez jasota geratu da ekarpen hori egin dela erregistro-inskripzioaren espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 37.1.c) artikuluak. Erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak onartu du.

Zazpigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, hala baitago xedatuta fundazioaren estatutuetan.

Zortzigarrena.– Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:

– Lehendakaria: Fernando Sarrais Oteo.

– Lehendakariordea: Alfonso Martija de la Lama.

– Idazkaria: Rodrigo Rafael Vilallonga Elorza.

– Idazkariordea: Juan Bosco Martínez de Bedoya Buxens.

– Patronatukidea: Iñaki Ilardia Larrauri.

Izendatutako guztiek onartu dituzte karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluak ezarritako moduetako batean.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, bete egin da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 9.,artikulutik 12. artikulura eta 51.2. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Beraz, legezko eta erregelamenduzko manuen arabera sortu da fundazioa.

Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Vitoria-Gasteizko «Fundación Besaide» fundazioaren eraketa, F-426 erregistro-zenbakiarekin, eta bai patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horren kideak zortzigarren aurrekarian daude adierazita. Kideok espresuki onartu dituzte karguak, Juan Ignacio Bustamante Esparza notarioaren aurrean 2017ko apirilaren 10ean egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala (907 protokolo-zenbakia). Eskritura publiko hori zuzendu egin zen, notario beraren aurrean, 2017ko irailaren 15ean egindako eskritura publikoaz (2.183 protokolo-zenbakia).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 4a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala