Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2017ko urriaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5042

EBAZPENA, 2017ko urriaren 2koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektua: Ermuko eta Mallabiko udal-mugarteetan, «Mallabia-Mallabia 1. ZTOa» eta «Mallabia-Circunvalación Norte 4. ZTOa» aireko lineak lotzeko 13,2 kVko aireko linea elektrikoa eta 200404760 zk.ko «Ibergarai» eta 200409950 zk.ko «Artamendi» TZetetara doazen adarren moldaketa.

Erref.: L-7976 eta L-7948 IFU/MBR.

Esp.: 48-AT-H-2017-00022.

AURREKARIAK

Bat.– 2017ko apirilaren 25ean, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (egoitza: San Adrian etorbidea 48, Bilbao) honako hau eskatu zuen: Ermuko eta Mallabiko udal-mugarteetan, «Mallabia-Mallabia 1. ZTOa» eta «Mallabia-Circunvalación Norte 4. ZTOa» aireko lineak lotzeko 13,2 kVko aireko linea elektrikoa eta 200404760 zk.ko «Ibergarai» eta 200409950 zk.ko «Artamendi» TZetetara eta aireko linea elektrikoa egiteko administrazio-baimena eta, zehatzago, onura publikoaren deklarazioa. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoa aurkeztu zituen; proiektua Jon González del Hoyo industria-ingeniariak sinatu du, 2017ko apirilaren 19ko konpetentzia-deklarazioaren arabera.

Bi.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko: 2017ko maiatzaren 24ko EHAA, 2017ko maiatzaren 25eko BAO eta 2017ko maiatzaren 31ko El Correo egunkaria.

Hiru.– 2017ko maiatzaren 17an, ofizio bana igorri zitzaien Ermuko eta Mallabiko udalei, aipaturiko iragarkia udaletxeetako iragarki-oholetan jar zezaten; eta, aldi berean, eskatu egin zitzaien haiei eta URAri txostena egiteko eta bertan adierazteko bai instalazioaren onura publikoaren deklarazioa egokia zen ala ez, eta bai, hala bazegokion, egoki iritzitako baldintza teknikoak aurkezteko.

Lau.– Jendaurrean jartzeko epean ez da partikularren alegaziorik edo kexarik jaso.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Espedienteak arauzko izapide hauek bete ditu: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua, eta bat datorren gainerako legedia.

2.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta, deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta presaz okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

3.– Bizkaiko lurralde-ordezkaria da eskabide hau ebazteko eskuduna, hala ezartzen baita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduaren 2. Artikuluan (2006-12-26ko EHAA). Artikulu hori loturik dago Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 24. Artikuluarekin.

EBAZTEN DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, eta proiektua onartzea. «Mallabia-Mallabia 1. ZTOa» eta «Mallabia-Circunvalación Norte 4. ZTOa» aireko lineak lotzeko 13,2 kVko aireko linea elektrikoa eta egiteko proiektuaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

«Mallabia-Mallabia 1. ZTOa» eta «Mallabia-Circunvalación Norte 4. ZTOa» aireko lineak lotzea eta bi hauetatik «Ibergarai» eta «Artamendi» TZetetara doazen adarrek moldatzea. Horretarako, altzairuzko saretez egindako hamar euskarri berri jarriko dira eta eroale elektriko berria (100-AL1/17ST1A eta 47-AL1/8ST1A) eraikiko da.

Deklaratzea baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela, eta deklarazioak, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak eta eraginpeko eskubideak okupatu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat, eta baldintza orokor hauekin ematen da ebazpen hau:

1.– Jon González del Hoyo industria-ingeniariak sinatutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak, 2017ko apirilaren 19ko deklarazioaren arabera.

2.– Martxan jartzeko epea ez da urtebetekoa baino luzeagoa izango, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.

3.– Obrak amaitzean, instalazioen jabeak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abiarazte-akta egite aldera.

4.– Baimen hau eman dugu udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak egiteko behar diren gainerakoei ezer kendu gabe eta horietatik aparte, eta eskatzaileak beharrezkoak izango ditu horiek ere. Halaber, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe ematen da baimena, eta jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Saileko zerbitzu-zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena 39/2017 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2017ko urriaren 2a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala