Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2017ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
5034

IRAGARKIA, zeinaren bidez lizitzatzen baita Visesaren sustapenetarako altzariak eta etxeko tresnak eskuratzeari eta instalatzeari buruzko esparru-akordioa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Espedientea izapidetzen duen arloa: Visesaren Arlo Teknikoa.

c) Espediente-zenbakia:

– CON-2017-SU-0262.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Visesaren sustapenetarako altzariak eta etxeko tresnak eskuratzeko eta instalatzeko enpresak hautatzeko esparru-akordioa.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritze epea edo entregatzeko azken eguna:

Esparru-akordioak bi urte iraungo du eta beste urtebetez luzatu ahalko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: esleipendunak eta hornitzaileak hautatzeko prozedura denez, kontratuaren zenbateko zehatza ezin da zehaztu, hornidura zehatzak VISESAk une bakoitzean dituen beharren menpe baitaude.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 88. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (3/2011 Legegintzako Errege Dekretua), Visesaren sustapenetarako altzariak eta etxeko tresnak eskuratzeko eta instalatzeko gehieneko kontratazio-eperako –izan daitezkeen luzapenak barne– 3.000.000 euro bideratuko dira, BEZik gabe. Kopuru hori prozedura publiko egiteko eta lizitatzaile posibleei informazioa eskaintzeko helburuarekin bakarrik azaltzen da, eta horrek ez dio inolaz ere gastu-konpromisorik eragingo Visesari.

5.– Bermeak.

Behin betiko bermea: gutxienez % 5.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1, A (2. solairua).

c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko azaroaren 6a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Beste baldintza batzuk: gaitasun tekniko eta profesionalaren gutxieneko baldintzak. Eskatutako gaitasun tekniko eta profesionala baldintza-agirian ezarritakoaren arabera egiaztatuko da.

Eskatutako gutxieneko gaitasun tekniko eta profesionala honako hau da:

Azken hiru urtean 270.000 euroko edo kopuru handiagoko hornidura bat egin izana eskatzen da, egikaritze egokiaren ziurtagiriak bermatuta, eta horniduraren zenbatekoa, data eta tokia adieraziko dira. Aipatutako zenbatekoa baino txikiagoko ziurtagiriak ez dira onartuko. Aldi baterako empresa-elkarteen kasuan, parte hartzen duten enpresen adierazpenak banaka egiaztatu beharko dira eta esperientzia aldi baterako empresa-elkartean duen partaidetzaren arabera hartuko da kontuan.

8.– Esleitzeko irizpideak:

1. fasea:

1) Eskaintza ekonomikoa (75).

2) Atxikipena itzultzeko epea handitzea (05).

3) Atxikipenaren zenbatekoa handitzea (03).

4) Altzarien bermea handitzea (05).

3) Produktuaren gaineko hobekuntzak (06).

4) Produktuaren iraunkortasunaren gaineko hobekuntzak (06).

9.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 13a. Ordua: 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak klausula administratibo berezien pleguan ezarritako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea kalea 1, A (2. solairua).

d) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

e) Lizitatzaileak bere eskaintza mantentzera behartuta egongo den epea: 3 hilabete.

f) Aldaerak onartzea: ez dira onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea kalea 1, A (2. solairua).

c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Data: 2017ko abenduaren 14a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipenduaren kargura.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2016ko urriaren 2a.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo agiriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo webgunea: www.visesa.eus

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 2a.

VISESAren zuzendari nagusia,

CARLOS QUINDÓS FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala