Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2017ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5026

EDIKTUA, 394/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 394/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Alejandra Marugan Alvarez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Beatriz del Carmen Veliz Tapia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-09-25ean. Hona hemen epaitza:

259/2017 EPAIA

Vitoria-Gasteizen, 2017ko irailaren 25ean.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 394/17 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: M.ª. Alejandra Marugan Alvarez, letradu-laguntzarik eta prokuradore-ordezkaritzarik gabe.

Demandatua: Beatriz Veliz Tapia, auzi-iheslari deklaratua.

Zenbateko bat erreklamatzeko litis bat dago, errentak eta gastuak ez ordaintzeagatik.

EPAITZA

Baietsi egiten dut M.ª Alejandra Marugan Alvarezek Beatriz Veliz Tapiaren aurka jarritako demanda, eta, beraz, demandatua kondenatzen dut 916,23 euro gehi ebazpen honetako zuzenbideko hirugarren oinarrian zehaztutako interesak ordaintzera.

Beatriz Veliz Tapiak ordaindu behar ditu kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin dela apelazio-errekurtsoa jarri beraren aurka, PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera –urriaren 10eko 37/2011 Legean aldatu zen lege hori–.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Beatriz del Carmen Veliz Tapia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala