Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2017ko urriaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5020

EDIKTUA, 335/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, 335/2016 prozedura arrunta bideratu da, Construcciones Nigurko, S.L.k eskatuta, Errasti Decoración, S.L.ren kontra, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da.

Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraziko zaio Errasti Decoración, S.L. demandatuari, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei eguneko epean.

Donostia, 2017ko irailaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala