Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2017ko urriaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5002

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2017ko abuztuaren 1eko Ebazpena, 17.0107.48.02.01.02 (SH-8/17) errekurtsoari dagokiona.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea Arrate Trans, SL enpresari, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpenaren bidez amaiera eman zaio adierazitako errekurtsoari; ebazpen horretan erabaki da Arrate Trans, SL enpresak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea eta, horrenbestez, baietsi egiten da Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2017ko maiatzaren 24ko Ebazpena, SH-8/17 zehapen-espedientekoa, zeinaren bidez Arrate Trans, SL enpresari 2.046 euroko zehapena ezarri baitzitzaion, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 12.1.b) artikuluaren gaineko arau-hauste astun bat egiteagatik.

Enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio-bidea amaitzen duela, eta haren aurka egin dezakeela dagokion Lan Arloko Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretaz gain, jakinarazten zaio ezen, ebazpenaren aurka egin zein ez, zehapena ordaindu beharko duela Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2017-11-13a izango da; eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 4817000800322.

– Identifikazioa: 131117.

– Zenbatekoa: 2.046,00 euro.

Hala egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da, zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 2a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala