Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2017ko urriaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
4992

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 3534/2016 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegian, 3534/16 espedientea bideratu da, Jorge Ricardo Cadenillas Silva zigortuari ezarritako gizartearentzako lanei buruzkoa. Zigortua Liman sortua da, 1978-03-04an, XX7643534J NAN zenbakia du, eta Roberto Ricardoren eta America Jesusen semea da; honako hau izan du azken helbidea: Ferrerias kalea 4, 3.A, Barakaldo. Espediente horretan, autoa eman da 2017-09-08an, eta haren xedapen-zatiak honela dio, hitzez hitz:

«Deklaratzea Jorge Ricardo Cadenillas Silvak ez duela bete ezarri zaion zigorra, hau da, hirurogeita bost egunez gizartearentzako lanak egitea. Zigor hori Barakaldoko Betearazpen Penaleko Zerbitzu Erkideak ezarri zion (1520190-14).

Horren berri eman bekio zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegiari, legezko ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Bilboko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adieraz bekio haren aurka erreforma-errekurtsoa jarrai ahal izango duela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita.

Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardona andreak, Bilboko (Bilbao) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; eta horren fede ematen dut.»

Jorge Ricardo Cadenillas Silvari jakinarazpen gisa balio diezaion, bestela jakinaraztea ezinezkoa baita, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia), 2017ko urriaren 2an. Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen horren aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala