Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2017ko urriaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
4981

AGINDUA, 2017ko urriaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko idazkari titularra kargutik kentzeko eta berria izendatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiak du Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiaren sortze eta antolatzeari buruzko urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretuaren 2.1 artikuluan aipatzen diren egintzen aurka aurkeztutako errekurtso eta erreklamazio ekonomiko-administratiboak ebazteko eskumena, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez.

Dekretu horren 4.b artikuluan xedatzen denez, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia hiru kidek osatuko dute, eta haietako bat izango da «b) Sail berari atxikitako kargu edo tekniko goren bat, Zuzenbidean lizentziaduna dena, Idazkaritza bere gain izango duela».

Dekretu bereko xedapen iragankor bakarrean xedatzen denez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak du Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko idazkari titularra izendatzeko eskumena, agindu bidez gauzatuko duena.

Bestalde, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak Ogasun eta Ekonomia Sailari ematen dio zergen kudeaketaren eta erreklamazio ekonomiko-administratiboen funtzioa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dira eta haien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen.

Dekretu horretan ezarritakoa betetzeko, eta indarrean diren legezko xedapenek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuaz honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Kargutik kentzea.

M.ª Loreto Abaigar Echegoyen andrea Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko idazkari titularreko kargutik kentzea.

2. artikulua.– Izendatzea.

Gerardo Zubeldia Albizu jauna Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko idazkari titular izendatzea.

3. artikulua.– Ondorio administratiboak.

Dekretu honek argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorio administratiboak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 10a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala