Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4931

IRAGARKIA, interesdunei Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2017ko uztailaren 21eko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, partez aldatzen da Oiartzunen (Gipuzkoa) den Yurrita edo Ihurrita errota, kultura-ondasun gisa, monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeko 2015eko azaroaren 25eko Agindua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumenaren eta Obra Hidraulikoen Departamentuak horren aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa partez baiestearen ondorioz.

Aipatutako agindua interesdunei jakinarazten saiatu arren, ezin izan da jakinarazpena gauzatu hemen ezarritakoaren arabera: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikulua.

Ondorioz, segidan aipatzen den interesdunari jakinarazten zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko uztailaren 21eko Agindua, zeinaren bidez partez aldatzen baita 2015eko azaroaren 25eko Agindua, Oiartzunen (Gipuzkoa) den Yurrita edo Ihurrita errota, kultura-ondasun gisa, monumentu izendapenaz Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeko.

Goian aipatutako interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 9a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

MIKEL AIZPURU MURUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala