Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4928

EDIKTUA, 2017ko urriaren 2koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, lana eta familia bateragarri egiteko laguntzei buruzko martxoaren 17ko 31/2015 Dekretuan ezarritako diru-laguntzen ebazpenak jakinarazten dituena.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, argitara ematen da ediktu hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan.

Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Kale Nagusiak, 85, 48011 Bilbao) daudela euren eskura.

Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Eranskinean aipatutako interesdunei jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta beraientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 2a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala