Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4920

EDIKTUA, zuzenbide zibileko abokatu baten kontu bati buruzko 1/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: zibileko abokatuaren kontua, 1/2017 prozedura.

Demandatzailea: Monica Rico Mendiguren.

Abokatua: Monica Blanca Rico Mendiguren.

Prokuradorea.

Demandatua: Valdemar De Oliveira Gomes.

Gaia: abokatuaren kontua.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da, 2017-09-21n:

260/2017 Dekretua, 2017ko irailaren 21ekoa, 1/2017 prozeduran emana. Prozedura horretan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Monica Rico Mendiguren; bestetik, demandatu gisa, Valdemar De Oliveira Gomes. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura. Bestalde, dekretu horren aurka, berrikuspen-errekurtsoa aurkez daiteke, 5 eguneko epean.

Valdemar De Oliveira Gomes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak berrikuspen-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 21a.

JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOKO LETRADUA.


Azterketa dokumentala