196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4916
EDIKTUA, delitu arinen gaineko 681/2016 judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Aitziber Azaldegui Garmendiak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,fede ematen dut:
Delitu arinen gaineko 681/2016 judizioan, 2017-02-21ean epaia eman du epaitegi honetako Raquel Colmenarejo Vicente epaileak.
Kiril Iantchev Alexiev (AIZ: X3737933L) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.
Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulegoan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko irailaren hogeita bostean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.