Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4907

AGINDUA, 2017ko urriaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide batzuk kargutik kentzen eta beste batzuk izendatzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta Kristau Eskolaren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Alfonso Tejedor García de Vicuña jauna, Euskadiko Eskola Kontseiluan, ikastetxe pribatuetako titularren taldeko ordezkaria dena kargutik kentzea.

Bigarrena.– Agustín Eizaguirre Agote jauna, Euskadiko Eskola Kontseiluan, ikastetxe pribatuetako titularren taldeko Alfonso Tejedor García de Vicuña jauna kide titularraren ordezkoa dena kargutik kentzea.

Hirugarrena.– Agustín Eizaguirre Agote jauna, Euskadiko Eskola Kontseiluan, ikastetxe pribatuetako titularren taldeko kide izendatzea Alfonso Tejedor García de Vicuña jaunari bere agintaldia amaitzeko falta zaion eperako.

Laugarrena.– Xabier Elorza Ponce jauna, Euskadiko Eskola Kontseiluan, ikastetxe pribatuetako titularren taldeko ordezkaria den Agustín Eizaguirre Agote jaunaren ordezko izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala