Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4901

EBAZPENA, 2017ko irailaren 22koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez esleitzen baitzaizkie erakundeei eta enpresei praktiketako ikasleak, «Hirigintzako XLII. (42) Ikastaroa» (Bilbao, 2016-2017) delakoaren esparruan, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatua.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko uztailaren 4koa Ebazpenaren bidez, zabaldu zen erakundeentzako eta enpresentzako deialdia «Hirigintzako XLII. (42) Ikastaroa» (Bilbao, 2016-2017) delakoaren esparruan praktiketako pertsonak har ditzaten. Ikastaro hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu zuen (EHAA 139. zk., 2017ko uztailaren 21a). Eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko uztailaren 27koa Ebazpenaren bidez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mende dagoen Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Hirigintzako XLII. (42) Ikastaroan (Bilbo, 2016-2017) aurreikusitako erakunde edo enpresetan egiteko diruz lagundutako praktikaldiak arautu ziren (EHAA 150. zk., 2017ko abuztuaren 8a).

Deialdi hauetan aurkeztutako eskariak aztertu ondoren, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, praktikaldiaren epaimahai kalifikatzaile gisa eratuta, 2017ko irailaren 21ean hartutako erabakiaren bidez, esleipen-proposamena egin dio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari. Deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena zehaztu da.

Horrenbestez, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Ikasle zein erakunde edo enpresa esleipendunen zerrenda onartzea. Eta dagokion ikaslea praktikaldia egiteko.

ARDV Urbanismo eta Arquitectura SLP enpresan: San Sebastian Lasa, Irene (arkitektoa).

Alonsotegiko Udalean: Benito Regueras, Ainhoa (arkitektoa).

Amurrioko Udalean: Urrutia Gutierrez, Garazi (Zuzenbideko lizentziaduna).

Elorrioko Udalean: Ibarrondo Larramendi, Ane (arkitektoa).

Erandioko Udalean: Cañadas Manso, Ruben (arkitektoa) eta. San Martin Martínez, Alejandro (Zuzenbidean lizentziaduna).

Laudioko Udalean: Elorriaga Garate, María (arkitektoa).

Santurtziko Udalean: Etxebarria Beitia, Unai (arkitektoa) eta Laso Perez, Olaia (Zuzenbidean lizentziaduna).

Sestaoko Udalean: Torre Dudagoitia, Naiara (arkitektoa).

Valle de Trápaga-Trapagarango Udalean: Virgel Mendoza, Aitziber (arkitektoa).

Zaratamoko Udalean: Renedo Lara, Carlos (arkitektoa).

Estudio K Sdad. Coop. Profesional: Nazabal Iraolagoitia, Eider (arkitektoa).

Bilboko Udal Etxebizitzak TEAn: Benitez Olalde, Nerea (arkitektoa).

Bigarren artikulua.– Erakunde esleipendun ordezkoak izendatzea uko egiten den kasuetarako edo beste edozein gorabehera gertatzen denerako, ez baitago eskatutako titulaziodun ikasleen eskaera-kopuru nahikorik.

Aguraingo Udala (arkitekto 1 edo Zuzenbidean lizentziaduna).

Amezketako Udala (arkitekto 1 edo Zuzenbidean lizentziaduna).

Irungo Udala (arkitekto 1 eta Zuzenbidean lizentziadun 1).

Legutioko Udala (arkitekto 1).

Villabonako Udala (arkitekto 1).

Hirugarren artikulua.– Kanpoan uztea.

Bergarako Udala (1. arrazoia: epez kanpo).

Kanpezuko Udala (1. arrazoia: epez kanpo).

Laugarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira esanbidezko ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 22a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala