Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2017ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4899

EBAZPENA, 2017ko irailaren 22koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ikasleei esleitzen baitzaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLII. (42) Hirigintza Ikastaroan (Bilbo, 2016-2017) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egitekoak diren diruz lagundutako praktikaldia».

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mende dagoen Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Hirigintzako XLII. (42) Ikastaroan (Bilbo, 2016-2017) aurreikusitako erakunde edo/eta enpresetan egiteko diruz lagundutako praktikaldiak arautu ziren (2017ko abuztuaren 8ko EHAA, 150. zk.). Eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2017ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez, erakunde eta enpresentzako deialdia ireki zen, praktiketako pertsonak har zitzaten, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mende dagoen Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako «Hirigintzako XLII. (42) Ikastaroa» (Bilbo, 2016-2017) izenekoaren esparruan (2017ko uztailaren 21eko EHAA, 139. zk.).

Deialdi horietan aurkeztutako eskariak aztertu ondoren, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, praktikaldiaren kalifikazio-epaimahai gisa eratuta, 2017ko irailaren 21ean hartutako erabakiaren bidez, esleipen-proposamena egin dio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari. Deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena eman da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLII. (42) Hirigintza Ikastaroan (Bilbo, 2016-2017) aurreikusitako praktikaldiari dagokionez (erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia), ikasle esleipendunen zerrenda onartzea. Zerrenda horretan, ikasle eskatzaile bakoitzak hautatu duen erakundea jaso da. Esleipen hori egiteko, azterketen puntuazio-hurrenkerari jarraitu zaio, eta, horren arabera, kontuan izan da ikasleek zein erakunde lehenetsi eta hautatu duten praktikak egiteko.

San Sebastian Lasa, Irene (arkitektoa), ARDV Urbanismo y Arquitectura S.L.P. enpresan.

Urrutia Gutierrez, Garazi (zuzenbidean lizentziaduna), Amurrioko Udalean.

Etxebarria Beitia, Unai (arkitektoa), Santurtziko Udalean.

Renedo Lara, Carlos (arkitektoa), Zaratamoko Udalean.

Benitez Olalde, Nerea (arkitektoa), Bilboko Udal Bizitzak T.E.A.n.

Nazabal Iraolagoitia, Eider (arkitektoa), Estudio K Sdad. Coop. Profesional.

Torre Dudagoitia, Naiara (arkitektoa), Sestaoko Udalean.

Ibarrondo Larramendi, Ane (arkitektoa), Elorrioko Udalean.

Cañadas Manso, Ruben (arkitektoa), Erandioko Udalean.

Elorriaga Garate, María (arkitektoa), Laudioko Udalean.

San Martin Martínez, Alejandro (zuzenbidean lizentziaduna), Erandioko Udalean.

Laso Perez, Olaia (zuzenbidean lizentziaduna), Santurtziko Udalean.

Virgel Mendoza, Aitziber (arkitektoa), Valle de Trápaga-Trapagarango Udalean.

Benito Regueras, Ainhoa (arkitektoa), Alonsotegiko Udalean.

Bigarren artikulua.– Adieraztea ez dagoela ikasle ordezkorik, eskatzaileen kopurua txikiagoa baita praktiketan ikasleak jaso nahi dituzten erakundeena baino.

Hirugarren artikulua.– Kanpoan uztea:

Armendariz Larrabe, Maialen (4.a. oinarria ez betetzeagatik, Hirigintzako Goi-mailako Ikastaroa eginda edukitzeagatik).

Alvarez Lorenzo, Maria Rosa (4.a. oinarria ez betetzeagatik, ikastaroetako ikaslea ez izateagatik.

Laugarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Horretarako, hilabete izango da, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira esanbidezko ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 22a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala