Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, Euskotreneko 900 Serieko EMUetarako balazta-diskoak eskuratzeko kontrataziorako deialdi publikoa egiteko lizitazioarena.
1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: balazta-diskoak eskuratzea trenbideko material mugikorrerako.
b) Burutzapen / entrega tokia: Euskadi.
c) Burutzapen epea: lau urte.
d) Loteak: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen gehienezko lizitazio aurrekontua laurehun eta laurogeita hiru mila (483.000) eurokoa da, BEZa kanpo.
5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko.
a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus
b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko azaroaren 17a, eguerdiko 12:00ak arte.
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintzen pleguen araberakoak.
8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 20a, eguerdiko 12:00ak arte.
b) Aurkezpenerako lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri, 6. 48006 - Bilbo.
c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.
9.– Bestelako informazioak: baldintzen pleguetan adierazten direnak.
10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.
Bilbao, 2017ko urriaren 2a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.