Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2017ko urriaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO KIROL PORTUA, S.A.
4890

IRAGARKIA, Euskadiko Kirol Portua, SA sozietate publikoarena, makinak hornitu, instalatu eta martxan jartzeko kontratazioa egiteko dena (Portiko automotor itsasokoa).

Erakunde esleitzailea:

Euskadiko Kirol Portua, SA sozietate publikoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita dagoena.

Kontratuaren xedea:

a) Deskribapena: Makinak hornitu, instalatu eta martxan jartzeko kontratatzea (Portiko automotor itsasokoa).

b) Gauzatzeko tokia: Hondarribiko kirol portuko ontzitegi-eremua.

c) Instalatzeko epea: kontratua sinatzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita 45 egun naturaleko epea, edo enpresa kontratatzaileak adierazitako epea, motzagoa baldin bada.

Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko irizpideak:

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko irizpideak: esleitzeko zenbait irizpide daude. Ikusi administrazio-klausula partikularren plegua.

Lizitazioaren oinarri-aurrekontua:

Ehun eta laurogeita hamar mila euro, BEZik gabe.

Behin-behineko bermea:

Ez da eskatzen.

Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:

Euskadiko Kirol Portua, SA sozietatearen bulego nagusietan, Vitoria-Gasteizko Adriano VI. kaleko 20. zenbakiko 1. solairuan.

Telefonoa: 945 22 69 34.

Faxa: 945 21 36 86.

http://www.ekpsa.eus/eu/perfil-contratante/

Kontratistaren eskakizun zehatzak:

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun tekniko profesionala: kontratuaren xede den eremuan urteko negozio bolumena gutxienez kontratuaren balio estimatuaren bikoitza izan beharko da, azken hiru ekitaldietako handienean.

Hornitu beharreko ekipamenduaren fabrikatzailea izatea, eta, azken hiru ekitaldietako handienean, kontratuaren xede den horniduraren antzeko ezaugarriak dituen hornidura 1 eginda izatea gutxienez.

Eskaintzen aurkezpena:

a) Eskaintzak aurkezteko azken eguna: proposamenak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa da, lizitazio-iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta azken eguneko 13:00etan bukatuko da.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren pleguan aurreikusitakoa.

c) Aurkezteko tokia: Sozietatearen bulego nagusietan, Vitoria-Gasteizko Adriano VI kaleko 20. zenbakiko 1. solairuan.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete proposamenak irekitzen diren egunetik aurrera.

e) Aldagaien onarpena. Ez da onartzen.

Eskaintzak irekitzea:

Sozietatearen bulego nagusietan, Vitoria-Gasteizko Adriano VI. kaleko 20. zenbakiko 1. solairuan irekiko da jendaurrean 3. gutun-azala (Proposamen ekonomikoa eta modu automatikoan ebaluatu daitezkeen gainerako irizpideak) EKPren kontratatzailearen profilean argitaratuko den egunean eta orduan.

Publizitate-gastuak:

Enpresa esleipendunaren kontura izango dira.

Deialdiari buruzko informazioa ageri den edo pleguak eskura daitezkeen informatikako ataria edo webgunea:

http://www.ekpsa.eus/eu/perfil-contratante/

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 1a.

Zuzendaria,

EDURNE EGAÑA MANTEROLA.


Azterketa dokumentala