Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2017ko urriaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4886

EDIKTUA, 2017ko irailaren 29koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira laguntza ekonomikoei buruzko espedienteen gaineko gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzan eskura ditzaketela (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horiek amaiera eman diote administrazio-bideari, eta, beraien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hileko epean; guztia ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 29a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala