Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2017ko urriaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4827

AGINDUA, 2017ko irailaren 25ekoa, Osasuneko sailburuarena, farmazia-bulego baten titulartasuna lortzeko merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzeko dena. Horretarako deialdia 2017ko maiatzaren 31ko Aginduaren bidez egin da.

2017ko maiatzaren 31ko Aginduaren bidez (2017ko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), hasiera eman zitzaion Etxebarri Anteiglesia de San Esteban-Etxebarri Doneztebeko Elizatea farmazia-eremuan farmazia-bulego berri bat sortzeko prozedurari.

Beraz, eskabidea egin dutenen merezimenduak baloratzeko batzordea osatuko duten kideak izendatu behar dira, EAEko Farmazialarien Kontseiluak, farmazialarien enpresa elkarteek, eta Farmazialari arduradunen, ondokoen, ordezkoen eta ez-jardunekoen elkarteek egindako proposamenak jaso ondoren. Hala xedatuta dago ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 3. artikuluan (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa; otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaz aldatua).

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2017ko maiatzaren 31ko Aginduaren bitartez farmazia-bulego baten titulartasuna lortzeko deialdia eginda, merezimenduak baloratzeko batzordeko kide hauek izendatzea:

Batzordeburua:

Titularra: Teresa Fernández de Castro Aguirrezábal.

Ordezkoa: Elena Santesteban Otazu.

1. bokala:

Titularra: Milagros López de Ocariz López de Munaín.

Ordezkoa: Flavia Marina Erazo Presser.

2. bokala:

Titularra: Susana Urriticoechea Marticorena.

Ordezkoa: Fernando Echeveste Elosegui.

3. bokala:

Titularra: Luis María Sagarna Santamaría.

Ordezkoa: Mónica Martínez Santos.

4. bokala

Titularra: M.ª Belén Elorrieta Gabella.

Ordezkoa: Garbiñe Umerez Urbieta.

5. bokala eta idazkaria:

Titularra: María Heras Burzaco.

Ordezkoa: Begoña Domínguez Álvarez.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 25a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala