Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2017ko urriaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4819

1163/2017 EBAZPENA, 2017ko irailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko ezohiko probei dagozkien behin betiko emaitzak jendaurrean jartzen dituena.

Ebazpen hau honako egitate hauetan oinarritzen da:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2016ko irailaren 21eko 1290/2016 Ebazpenaz (EHAA, 201 zk.), dei egin zuen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko ezohiko probetara.

2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko deialdia egiten da, deialdiaren helbururako egokiena delako, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren II. Eranskinean eskakizun horrekin lotutako trebetasunak kontuan izanik.

2. hizkuntza-eskakizuneko ezohiko proba egitea Euskararen Plan Nagusiaren Neurri Korporatiboen artean bultzatzen ari den neurrietako bat da eta Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2. Plana bultzatzeko eta jarraipena egiteko Batzordeak onartu du.

Bigarrena.– Hori guztia dela eta, Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2013-2019ko 2. Planaren bosgarren kapituluan ezarritakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 34. artikulua eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren 25 b) artikulua betez, aipatutako ebazpena onartu zen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Aurreko paragrafoetan jarritakoaren ondorioz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren 2016ko abenduaren 30eko 358/2016 Ebazpenaren bitartez, 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko ezohiko deialdiko probetan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Zuzendari nagusiaren 2017ko otsailaren 9ko 233/2017 Ebazpenaren bitartez, aurreko ebazpenaren kontra jarritako gorako errekurtsoak onartu ziren, eta deialdiko probetan parte hartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Bigarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren 2017ko otsailaren 10eko 39/2017 Ebazpenaren bitartez, 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko ezohiko probei dagozkien ahozko proben behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri ziren. Emaitza horien kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin ebatzi ondoren, deialdiaren 10. oinarriak dioenaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak izangaien behin betiko kalifikazioak argitaratu zituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Hau horrela izanik, 2017ko martxoaren 17ko 62/2017 Ebazpenaren bitartez, Giza Baliabideetako zuzendariak 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko ezohiko probei dagozkien ahozko proben behin betiko kalifikazioak jendaurrean jarri zituen.

Giza Baliabideetako zuzendariaren 2017ko uztailaren 17ko 187/2017 Ebazpenaren bitartez idatzizko proben behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri ziren.

Emaitza horien kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin ebatzi ondoren, deialdiaren 12. oinarriak dioenaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak izangaien behin betiko kalifikazioak argitaratu beharko ditu Giza Baliabideetako zuzendariaren Ebazpenaren bidez.

Azkenik, eta aurreko paragrafoan jarritakoari helduz, 2017ko irailaren 14ko 215/2017 Ebazpenaren bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko ezohiko probei dagozkien idatzizko proben behin betiko kalifikazioak jendaurrean jarri zituen.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera, 2016ko irailaren 21eko deialdiaren bitartez deitutako Osakidetzako ezohiko deialdiari dagozkion ahozko zein idatzizko proben behin betiko kalifikazioak argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ezartzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 21a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala