Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2017ko urriaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
4815

EBAZPENA, 2017ko irailaren 26koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 3/2017 Foru Dekretu Araua, ekainaren 20koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko sozietateen gaineko zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Araua aldatzen duena jabetza intelektual edo industrialaren ustiapenetik datozen errentak murrizteari dagokionez.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 3/2017 Foru Dekretu-Araua, ekainaren 20koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko sozietateen gaineko zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Araua aldatzen duena jabetza intelektual edo industrialaren ustiapenetik datozen errentak murrizteari dagokionez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2017ko ekainaren 26an argitaratu zena (121 zenbakia).

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia, 2017ko irailaren 26a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.


Azterketa dokumentala