Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2017ko urriaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4781

EBAZPENA, 2017ko irailaren 19koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, kide anitzeko organo bateko kideak eta idazkaria izendatzen dituena. Organo horrek egingo du abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jarduerak sustatzeko dira.

Abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuaren bitartez (2012ko abenduaren 18ko EHAA, 244. zk.), zerbitzu sozialen eta, oro har, esku-hartze sozialaren arloan irabazi-asmorik gabeko erakundeek burututako jarduerak finantzatzeko laguntzak arautzen dira, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan.

Aipatutako Dekretuaren 13. artikuluak diru-laguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo duen kide anitzeko organoaren osaera arautzen du, eta aurreikusitako diru-laguntza lerro bakoitzari dagokion kide anitzeko organoaren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedatzen du.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko uztailaren 12ko aginduaren bidez (2017ko abuztuaren 2ko EHAA, 146. zk.), 2017. urteari dagokionez, abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntza lerroetarako diru-laguntzen deialdia egin da.

Adierazitakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2017. urteari dagokionez, pertsona, familia, talde eta komunitateetan egin beharreko esku-hartze sozialerako jakintza kudeatzeko jarduerak sustatuko dituzten diru-laguntzen gaineko ebazpen-proposamena egiteko ardura duen kide anitzeko organoaren kideak eta idazkaria izendatzea; beherago zehazten dira. Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko uztailaren 12ko Aginduaren 8. artikuluan arautzen dira aipatutako diru-laguntzak.

Kideak:

– Emilio Sola Ballojera jauna, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria, kide anitzeko organoaren lehendakaria.

– Lidia Prieto Espejo andrea, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako teknikaria.

– Ainara Arostegi Orobengoa andrea, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako teknikaria.

– Mari Jose Berciano Perez andrea, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

– Itxaso Goikoetxea Etxebarria andrea, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako teknikaria, hitzarekin baina botorik gabe.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar orok ezagutu dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 19a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala