Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2017ko urriaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
4701

AGINDUA, 2017ko irailaren 27koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena. Horren bidez argitaratzen da otsailaren irailaren 19ko 221/2017 Dekretuan arautzen den Enpresa txiki eta ertain, bakarkako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programaren lehenengo deialdia.

Irailaren 19ko 221/2017 Dekretuak, enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren 2017ko programa garatzen duena, talde horientzat finantzaketa-lerroa ezartzen du, gehienez 600 milioi euroko zuzkidurarekin, zirkulatzaileari dagokionez euren beharrizanak betetzeko.

Dekretuan honako hauek arautu dira: kreditua lortzeko baldintzak, erakunde onuradunak, baliabideen erabilgarritasuna, maileguen baldintzak, elkarren bermerako sozietateekiko eta finantza erakunde laguntzaileekiko jarraituko diren izapidetzeko prozedurak. Horretarako, Ogasun eta Ekonomia Sailak beharrezkoak diren lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu programari atxikita dauden finantza-erakundeekin.

Dekretu horren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, finantzaketa-lerroen lehenengo deialdia egiten da, eta, horretarako, beharrezkoak diren arauak ematen dira. Beraz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da otsailaren irailaren 19ko 221/2017 Dekretuan, Enpresa txiki eta ertain, bakarkako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa garatzen duena, aurreikusitako finantzaketa-lerroaren lehenengo deialdia.

Finantza-erakunde laguntzaileek eman beharreko maileguen bolumena 130 milioi euro izango da enpresa txiki eta ertainentzat, eta 20 milioi euro bakarkako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat; dena dela, baliteke zenbateko hori geroko deialdien bidez handitzea.

Hala ere, dekretu horren xede diren taldeetako batean finantzaketa-eskaria txikiegia bada, Ogasun eta Ekonomia Sailak zenbatekoak berriz esleitu ahalko ditu.

I. eranskinean Elkargi S.G.R. elkarren bermerako sozietate laguntzailearen sukurtsalak zehazten dira. II. eranskinean finantza-erakunde laguntzaileak zehazten dira.

2. artikulua.– Eskariak.

1.– Eskariak eta gainerako agiriak Elkargi S.G.R. elkarren bermerako sozietate laguntzailearen sukurtsaletan aurkeztu beharko dira.

2.– Eskabidearen eredua eta formularioak agindu honetako I. eranskinean zehazten diren sukurtsaletan ahalko dira; bestela, Interneteko www.euskadi.eus helbidean deskargatu daitezke.

3.– Finantza-laguntza emateko programarako eskariei, agindu honetako lehenengo artikuluan jasotako mailegu-bolumena agortu arte erantzungo zaie, edo artikulu horretan bertan aurreikusitako moduan kopuru hori gehitzearen ondorio dena agortu arte. Elkargi S.G.R. elkarren bermerako sozietatean sartzen diren ordenaren arabera sartuko dira eskariak programan. Maileguen bolumena agortzen denean, gorabehera horren berri emango da, Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez (ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da).

AZKEN XEDAPENA

Deialdia egiteko agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 27a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

I. ERANSKINA
ELKARREN BERMERAKO SOZIETATE LAGUNTZAILEA

Elkargi, S.G.R.: www.elkargi.es

Egoitza nagusia:

Mikeletegi pasealekua 50

20009 Donostia

Telefonoa: 943 30 90 60

Helbide elektronikoa: elkargi@elkargi.es

Arabako Eskualde Zuzendaritza:

Albert Einstein, 25-2.

Arabako Teknologia Parkea

01510 Miñao

Telefonoa: 945 23 12 12

Helbide elektronikoa: earaba@elkargi.es

Bizkaiko Eskualde Zuzendaritza:

Plaza Biribila 4-2.

48001 Bilbo

Telefonoa: 94 423 82 28

Helbide elektronikoa: ebizkaia@elkargi.es

Gipuzkoako Eskualde Zuzendaritza:

Mikeletegi pasealekua 50

20009 Donostia

Telefonoa: 943 30 91 77

Helbide elektronikoa: egipuzkoa@elkargi.es

II. ERANSKINA
FINANTZA ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Bankuak:

– Kutxabank SA

– Bankinter SA

– Banco Santander SA

– Banco de Sabadell SA

– Bankoa SA

Kreditu-kooperatibak:

– Laboral Kutxa K.K.

– Caja Rural de Navarra K.K.


Azterketa dokumentala