Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2017ko irailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4689

IRAGARKIA, «Araba ESIko lehen mailako arretako zentroetan «in situ» laguntza teknikoko zerbitzua emateko» espedienteari dagokion lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Araba ESIa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ekonomia eta Finantza Kudeaketa Unitatea, Kontratazio Administratiboko Atala, Adriano VI k., 20 – 2. solairua., Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 29 41 25. Faxa: 945 00 67 42.

c) Espediente zenbakia: G/203/20/1/1526/O101/0000/092017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Araba ESIko lehen mailako arretako zentroetan «in situ» laguntza teknikoko zerbitzua ematea.

c) Loteak eta kopurua: lote bat.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait esleipen-irizpide betez.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 80.000,00 euro (BEZa kanpo). Kontratuaren balio zenbatetsia: 160.000,00 euro (BEZa kanpo).

5.– Behin betiko bermea: Esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak: ikus 1.b) puntua.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Bestelako ekonomia- eta finantza-kaudimenak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko urriaren 16a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eskatutakoa.

c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.b) puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak Baloratzeko irizpideak klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 49 puntu.

Balorazio teknikoa: 49 puntu.

b) Formuletan oinarritutako irizpideak: 51 puntu.

– Prezioa: 51 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Arabako ESIa- Ekonomia eta Finantza Kudeaketa, Adriano VI k., 20 – 2. solairua., Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2017ko urriaren 23a, 12:30ean.

b) Eskaintzak irekitzea, alderdi ekonomikoari eta formula bidez ebalua daitezkeen irizpideei dagokienez: Erakundea: Arabako ESIa- Ekonomia eta Finantza Kudeaketa, Adriano VI k., 20 – 2. solairua., Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2017ko azaroaren 6a, 12:30ean.

11.– Bestelako informazioa: ez.

12.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 22a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

FERNANDO ENCINAR MARTÍN.


Azterketa dokumentala