Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2017ko irailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4686

EDIKTUA, 804/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 804/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Jesus Peinador Orquin-Javier Perez de los Bueis Martin O.E.

Abokatua: Jesus Angel Peinador Orquin.

Prokuradorea: Vanessa Diaz Manzano.

Demandatua: Iñigo Goitia Mendiola.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-09-11n. Hona hemen epaitza:

189/2017 EPAIA

Epailea: Ana Garcia Orruño andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko irailaren hamaika.

Alderdi demandatzailea: Jesus Peinador Orquin-Javier Perez de los Bueis Martin O.E.

Abokatua: Jesus Angel Peinador Orquin.

Prokuradorea: Vanessa Diaz Manzano.

Alderdi demandatua: Iñigo Goitia Mendiola.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, orokorrean.

EPAITZA

Baiesten dut Díaz Manzano prokuradoreak Jesus Peinador Orquin-Javier Perez de los Bueis Martin O.E.ren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda; beraz, auzi ihesean den Iñigo Goitia Mendiola kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: 6.968,00 euro, gehi 2016ko irailaren 2tik aurrera eta printzipala ordaindu arte sortzen den zigorra –30 euro eguneko– eta legezko interesak bi puntutan gehituta egun honetatik zorra guztiz ordaindu arte, eta prozedurako kostuak.

Iñigo Goitia Mendiola demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko irailaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala