Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2017ko irailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4685

EBAZPENA, 2017ko irailaren 19koa, Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Confederación Sindical CCOO de Euskadi-Euskadiko Langile Komisioak (CS de CCOO de Euskadi) sindikatuaren estatutuak aldatzeko agiriak eta estatutuak gordailutu daitezela, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Confederación Sindical CCOO de Euskadi-Euskadiko Langile Komisioak (CS de CCOO de Euskadi) sindikatuaren estatutuak aldatzeko dokumentazioaren gordailutzea dela-eta, zeina elkartearen ordezkariak aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko irailaren 14an aurkeztutako agirien bidez, aipatutako sindikatu-konfederazioaren estatutuak aldatzeari dagozkion agiriak eta estatutuak gordailutzeko eskatu da.

Bigarrena.– Aurkeztutako agiriak bat datoz sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta aurkeztutako agirien artean hauek daude: gordailutze-eskabidea, aipatutako konfederazioak hitzartutako akordio sozialen eskritura publikoari dagokion kopia bat, estatutu aldatuen kopia eta sinatzaileen identitatea egiaztatzeko agirien kopia.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egitate horiei, zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia jasota dago Sindikatu Askatasuna arautzen duen abuztuaren 21eko 11/1985 Legean, eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoak direla, eta, beraz, bidezkoa da aipatutako konfederazioaren estatutuak aldatzeko akordioari buruzko agiriak eta aldatutako estatutuak gordailutzea, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea gordailutu daitezen Confederación Sindical CCOO de Euskadi-Euskadiko Langile Komisioak (CS de CCOO de Euskadi) sindikatu-konfederazioaren estatutuak aldatzeko akordioari buruzko agiriak eta aldatutako estatutuak.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek gordailutu diren agiriak aztertu ahalko dituzte, kopiak eskatu, eta aurkaratu, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Gizarte arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 19a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala