Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2017ko irailaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4669

227/2017 DEKRETUA, irailaren 26koa, Kultura Ondarearen zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2017ko irailaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Imanol Agote Alberro jauna Kultura Ondarearen zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu honek 2017ko irailaren 29an izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko irailaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala