Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2017ko irailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4592

EBAZPENA, 2017ko irailaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Asociación Vasca de Farmaceúticos Titulares elkartea desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Ikusi da Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza honetan hasitako espedientea, Asociación Vasca de Farmaceúticos Titulares elkartea desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutzeari buruzkoa. Horrekin lotuta, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko apirilaren 25ean, ebazpena eman zen, zeinaren bidez agintzen baitzen Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea elkarte horri eta jatorrizko espedientea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistrora bidaltzea, egindako errekerimendua behar bezala ez betetzeagatik.

Bigarrena.– 2017ko irailaren 8an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza honetara bidali zuen elkarte horren espedientea, elkarte horren idazkariak eskatuta elkartea desegiteko xedez.

Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioan, bazkideen ezohiko batzar nagusiaren akta (2007ko urtarrilaren 31n egindakoarena) dago jasota, elkartea desegin eta likidatzeari buruzkoa, zeinetan sartzen baita erabakitako likidazioaren amaiera.

Hirugarrena.– Haren jarduketaren lurralde-eremua, estatutuen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa da.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1 m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea Asociación Vasca de Farmaceúticos Titulares elkartea desegin eta likidatzeko erabakia, bai eta horren berri ematea ere.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea Asociación Vasca de Farmaceúticos Titulares elkartea desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutzeko.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri eman bekie interesdunei, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako eran; halaber, jakinarazi behar zaie ebazpen hori aurkaratzeko aukera badagoela, dagokion Lan Arloko Epaitegian, Lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 13a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala