Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2017ko irailaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4591

AGINDUA, 2017ko irailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, oinarri arautzaileak ezartzen dira Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileei laguntzak emateko (BERC Programa).

Nazioarteko lehiakortasun gero eta handiagoak eta ikerketa zientifikoko dinamikak ekarri dute lidergoa apurka-apurka galtzea; are gehiago, erakunde finkatuek ere lidergoa galtzea ekarri dute. Ondorioz, ikerketa-gaietan aitzindari diren herrialdeek laguntza-programak diseinatu dituzte, munduan lehiatzeko gai izango diren bikaintasun-guneak garatzeko. Euskal Autonomia Erkidegoari interesatzen zaizkion eremuetan jakintza sortzeko egiturak dira Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasuneko Euskal Zentroak (Basque Excellence Research Centres -BERC-), eta ikerketaren bikaintasuna da haien ezaugarri nagusia. Erakunde horiek sortzen dira puntakoak izateko euskal unibertsitate-sisteman eta Euskadin egiten diren ikerketa zientifiko guztietan, bai eta Europako jakintzagune izan daitezen ere, munduan zehar dauden beste zentro batzuekin batera.

Agindu honen bidez, Euskadi talentugune aurreratu bilaka dadila bultzatu nahi da, betiere egin beharreko jarduerak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2020 planean azaltzen diren estrategiekin uztartuz; izan ere, plan horrek, ildo estrategikoen artean, BERCak sortu eta garatzen laguntzea ezartzen du. Laguntza-agindu honekin, azken finean, lortu nahi da lehen mailako ikerketa zientifikoa bultzatzea, Euskadiko ikerketa zientifiko eta teknikoaren kalitatea areagotzeko eta erakartzeko estrategikotzat jotzen diren espezializazio zientifikoko ikertzaileak, nazioartekoak eta bizkortu egingo dutenak hala bikaintasuna, nola egiten den ikerketaren nazioarteko eragina. Hori dela-eta, ekimen hau oso lotuta dago Ikerbasque Fundazioak egiten duen lanarekin, hain zuzen ere Zientziaren Euskal Sistematik kanpoko ikertzaileak erakarri eta bereganatzeko lanarekin. Era berean, ikerketa-zentro horiek eratu eta abian jarri eta gero, mekanismoak ezarri beharko dituzte, lankidetzan jarduteko Euskadiko unibertsitateetako eta beste I+G+B zentro batzuetako ikertzaileekin, eta, horrela, ikertu eta lehiatzeko duten ahalmena bultzatzeko.

Halaber, bikaintasun zientifikoaren ingurunean zientzia eta teknologia alorrean ikerketa berritzailea sustatzeko helburuari dagokionez, agindu honetan finantzaketaren zati espezifiko bat mundu-mailan kokatuta dauden oinarrizko ikerketako eta bikaintasuneko zentroetan garatzeko proiektu singularretarako izango da, zentro horien nazioarteko erreferentzia-zentro izateko eraketa- eta finkatze-prozesua babesteko. Horrela, bikaintasunera bideratutako finantzaketa gutxienez aurrekontuaren % 40koa izango da, eta, beraz, deialdi honetako aurrekontu erabilgarriaren % 60 gehienez BERC horien egiturazko finantzaketarako erabiliko da. Era berean, zentro horiek, herri-, estatu- zein nazioarte-mailan duten kokapena aintzat hartuz, erreferentziazko eragile izan behar dute Euskadiko dibulgazio zientifikoko politikan. Alde horretatik, agindu honetan sartuta dago dibulgazio zientifikoko plan espezifiko bat izateko betebeharra, gizartearen ezagutza zientifikoa hobetzen laguntzeko eta ikerkuntzarako erabiltzen diren baliabide publikoen norakoa herritarrei jakinarazteko.

Bestalde, agindu honek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak xedatutakoa gauzatzen laguntzen du. Dekretu horrek ezartzen du aldian-aldian egiaztatutako eragileen jarraipena egingo dela, eta ebaluazio horren ondorioz, egiaztapen horri eutsiko zaio edo baliogabetu egingo da.

Beraz, laguntza hauen xedea da BERC zentroei garatzen laguntzea, finantzaketa esleituz proposamen eta emaitzen ebaluazioaren eta jarduera ez-ekonomikoaren eta horri lotutako xedeen azterketaren bitartez.

Herri Administrazioen diru-laguntzak emateko jarduera arautzen duten printzipioen arabera ebatziko da deialdi hau, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritako eran, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko araudiarekin eta laguntzei eta diru-laguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenekin bat, hau

Adierazitako horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honen xedea da 2018-2021 aldirako diru-laguntzen oinarriak ezartzea eta deialdia egitea, Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileen jarduera ez-ekonomikoa finantzatzeko (BERC Programa).

2. artikulua.– Laguntzen finantzaketa.

1.– Deialdi honetako diru-laguntzen programaren guztizko zenbatekoa, 2018. urteko aurrekontu-ekitaldia eta 2019, 2020, 2021 eta 2022rako konpromiso-kredituak kontuan hartuta, 42.000.000 euro da, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kontura.

3. artikulua.– Onuradunak.

1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango dituzte izaera juridiko propioa izan eta oinarrizko ikerketako eta bikaintasunezko zentro modura egiaztatuta dauden erakundeek, betiere Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean –ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautuan– integratuta badaude. Laguntza gauzatzeko aldi osoan zehar bete beharko dute baldintza hori.

2.– Erakunde onuradunek, laguntza jasotzen duten aldian, baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Oinarrizko ikerketa- eta bikaintasun-zentro moduan onartuta egon behar dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean.

b) Erakundeak ezin izango dira onuradun izan baldin eta diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenen bat badute bide penaletik edo administratibotik, edo horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren baten eraginpean badaude, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne direla, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

c) Euskal Autonomia Erkidegoaren arlo publikokoak ez diren erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, hala xedatzen baitu Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduak (urriaren 15eko EHAA, 208. zk.). Organo kudeatzaileak behar beste aldiz egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela; horretarako, ez du haien baimenik behar izango, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena).

Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko diru-laguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai diru-laguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

d) Ezin izango dira agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeraren batean dauden erakundeak: Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.

e) Zuzendari zientifikoa izan beharko dute, erakunde onuradunarekin lan- edo estatutu-arloko loturaz edo hari atxikita; pertsona hori arduratuko da laguntza jasotzen duten jardueren betearazpenaren zuzendaritzaz.

4. artikulua.– Diru-laguntzaren helburuko jarduerak.

1.– Erakunde onuradunen ikerketa-programek jasoko dute laguntza; erakunde horiek ikerketa zientifikoa egiteko dauzkaten estrategien ahalmena eta nazioarteko proiekzioa indartzen laguntzen duten ikerketa-programek, hain zuzen ere.

2.– Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira: diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak eta 5. artikuluan ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagundutako gastuen eskuratze-kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.

3.– Laguntza hauei dagokienez, egindako gastutzat hartuko da betearazpen-aldian egin eta agindu honetan ezarritako gastuak egiaztatzeko aldia amaitu baino lehen ordaindu dena.

4.– Laguntzari honako hauek egotzi ahal izango zaizkio: langile-kostuak; ondasun inbentariagarriak lortu, eraiki, berregokitu, eta hobetzea –betiere ondasun horiek erakunde onuradunaren ibilgetu izatera pasatzen badira–; alokairuak; material suntsigarria hornitzea; aholkularitza eta laguntza teknikoko lanak edo bestelako zerbitzuak kontratatzea; zientzia-jarduerak antolatzea; zientzialarien eta teknikarien dieta eta bidaiak, betiere otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak ezarritako mugen barruan (16/199 Dekretua, Zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa), eta proposatutako jarduerak gauzatzearekin zuzenean lotuta dauden beste batzuk.

5.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik eskaintzen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua diru-laguntzaren aurretik egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen artetik aukeraketa egiteko, efizientzia-eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira, eta txosten baten bidez berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean. Aukeratutako eskaintza justifikatzean, eskaintzok aurkeztu beharko dira.

6.– Ondasun inbentariagarriak lortu, eraiki, berregokitu, eta hobetzeko, honako arau hauek beteko dira:

a) Onuradunak diru-laguntza eman den xede jakinera bideratuko ditu ondasunak, gutxienez bost urtez erregistro publikoetan inskriba daitezkeen ondasunak badira, eta gutxienez lau urtez gainerako ondasunak direnean.

Erregistro publikoetan inskriba daitezkeen ondasunen kasuan, eskrituran jaso beharko da zirkunstantzia hori, baita emandako diru-laguntzaren zenbatekoa ere, eta bi baldintzok dagokion erregistro publikoan inskribatu beharko dira.

b) Ondasuna besterentzeak edo kargatzeak diru-laguntza eman den xedera bideratzeko betebeharra ez betetzea ekarriko du, eta ez-betetze hori itzulketarako arrazoi izango da, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen II. Tituluko II. Kapituluan ezarritako baldintzetan; kasu horretan, itzulketa ordaintzera atxikita geratuko da ondasuna, edozein delarik ere haren jabea, salbu eta erregistroko fede publikoak babestutako hirugarren bat bada edo justifikatzen bada ondasunak fede onez eta bidezko tituluz edo merkataritza- edo industria-establezimenduetan erosi izana, inskriba ezin daitezkeen ondasun higigarrien kasuan.

7.– Laguntzaren xede diren ekintzak azpikontratatu ahalko dira, diruz lagundutako zenbatekoaren % 20ko portzentajean gehienez ere, betiere azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikuluan eta hura garatzeko uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako erregelamenduaren 68. artikuluan xedatutako betekizunak eta debekuak betez.

8.– Ez dira diruz laguntzekoak izango enpresa hornitzailea eta erakunde onuraduna lotzen dituzten gastuak, ez badira berariaz justifikatzen; justifikazio hori Ikerketa Zuzendaritzak baloratu eta baimendu beharko du. Oinarri hauen ondorioetarako, ulertuko da bi erakunde edo enpresa lotuta daudela, baldin eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68. artikuluko 2. paragrafoan adierazitako egoeraren batean badaude.

9.– Artikulu honetan diruz lagun daitezkeen gastuei buruz arautu ez denerako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoa beteko da.

5. artikulua.– Laguntzen ezaugarriak eta mugak.

1.– Eman beharreko laguntzak diru-laguntza ez itzulgarriak eta urte anitzekoak izango dira, eta ikerketa-erakunde onuradunarekin sinatu beharreko hitzarmen baten bidez bideratuko dira.

2.– Laguntza-deialdi honek diruz lagunduko du erakunde onuradunek 2018, 2019, 2020 eta 2021eko ekitaldietan egiten dituzten jarduera ez-ekonomikoen kostu osoaren portzentaje bat., betiere hari lotutako xedeen arabera; jarduera ez-ekonomikotzat ulertuko da Europako Batzordeak Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako estatu-laguntzei buruzko Esparruan ezarritakoa (2014/C 198/01).

Diruz laguntzeko gehiengo portzentajea % 70ekoa izango da, egiaztatutako BERCentzako.

3.– Diru-laguntzaren helburutik kanpo gelditzen da jarduera ekonomikoa. Jarduera ekonomikotzat jotzen dira hala industriarekin kontratupean burututako ikerketa, nola ikerketa-azpiegituren alokairua eta Europako Batzordearen arauetan –aurreko paragrafoetan jasotakoetan– exijitu eta jasotako baldintzei erantzuten ez dieten beste jarduera ekonomiko batzuk.

Artículo 6.– Bestelako laguntzekiko bateragarritasuna.

1.– Agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratzen dituzten erakunde onuradunek beste laguntza batzuk ere jaso ahal izango dituzte, edozein delarik ere ematen dituen administrazioa edo erakunde publikoa zein pribatua. Dena den, erakunde onuradunak jasotzen dituen laguntza guztiak bilduta, ezin izango dute gainditu erakundearen jarduera ez-ekonomikoaren kostu osoaren % 100, portzentaje horren barruan sartuta onuradunak hirugarrenetatik jaso ditzakeen bestelako laguntza edo diru-sarrerak.

2.– Onuradunak jasoko dituen laguntzen guztizkoa zenbat den jakin ondoren, agindu honetan ezarritakoaren ondorioz onuradun horrek jaso ahal izango dituen laguntzak zehazteko, kontuan hartuko dira Europar Batasunean horretarako indarrean dauden arauak, eta, zehazkiago, zer ezarri den Erkidegoaren esparruan Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako estatuko laguntzetarako.

3.– Eskuratutako diru-laguntzek aurreko paragrafoan ezarritako muga gainditzen badute, muga hori erdiesteko, murriztu egingo da agindu honetan oinarrituta emandako laguntzen zenbatekoa.

7. artikulua.– Eskabideak eta dokumentazioa.

1.– Eskaerak egiteko, inprimaki bat bete beharko da, bide telematikoz eskuratu ahal izango dena Hezkuntza Sailaren egoitza elektronikoan, honako webgune honetan: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/berc/y22-izapide/eu).

Eskabidea elektronikoki sinatzeko, erakunde eskatzaileak erakunde-txartela izan beharko du, eta, halakorik izan ezean, legezko ordezkariak alta hartu beharko du Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan (Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko abenduaren 14ko Agindua).

Bi modu daude aplikaziora sartzeko: ziurtagiri elektronikoaren bidez (NAN elektronikoa, ONA txartela, FNMTren pertsona fisikoen ziurtagiria), edo erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Aplikaziora sartzen diren pertsonek baimena ematen diote Ikerketa Zuzendaritzari (deialdia kudeatzen duen organoari) nortasun-datuak administrazio eskudunean egiazta ditzan bitarteko elektronikoen bitartez edo eskuragarri dituen bestelako baliabideen bitartez.

Diru-laguntzaren eskaera aurkeztearekin batera, erakunde eskatzaileak baimena emango dio organo kudeatzaileari, zuzenean egiazta dezan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako betebeharrak betetzen dituen.

Dena dela, eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du baimena. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera.

2.– Behin eskabide osoa beteta, eta artikulu honen 5. zenbakian adierazitako agiri erantsiak aplikazioan sartutakoan, erakundeak edo legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko du eskabidea, betiere 1. zenbakian adierazitakoarekin bat etorriz; eta orduantxe bakarrik geratuko da erregistraturik eskabidea.

3.– Azkenik, erantzukizunpeko adierazpena ere erantsi behar da, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 6. zenbakian aipatzen dena (legegintzako dekretu horren bidez onartu da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2011ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen bidez sartu dena). Aipatutako adierazpenak honako alderdi hauek jaso beharko ditu:

– Ea erakunde eskatzaileak eskatu dion beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturi diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabiderik helburu bererako, eta ea halakorik eskuratu duen.

– Erakunde eskatzaileak itzulketa- edo zigor-prozeduraren bat martxan duen edo izan duen, eta, hala badagokio, obligazioak ordaintzeke dituen, diru-laguntzak itzultzeari dagokionez.

– Erakunde eskatzaileak diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratibo edo penalen bat duen, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren bat duen.

– Erakunde eskatzaileak Diru-laguntzen gaineko azaroaren 17ko 38/2004 Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako beste debekuren bat duen.

– Erakunde eskatzaileak baimena ematen dio organo kudeatzaileari, egiazta ditzan betetzen dituela uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan jasotako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

– Erakunde eskatzaileak onuradun izateko beharkizun guztiak betetzen dituela.

– Erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela Hezkuntza Sailaren Ikerketa Zuzendaritzari jakinarazteko diru-laguntza emateko eskatu eta kontuan hartzen diren baldintzetako bati eragiten dioten egoeretan izandako edozein aldaketa, bai eta edozein administrazioren edo erakunde publiko zein pribaturen eskutik helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak jaso izanaren berri emateko ere.

– Eskabideko datuak egiazkoak direla eta erakunde eskatzaileak bere gain hartuko duela datuen zehaztasun-ezak ekar lezakeen erantzukizuna.

4.– Eskaerak aurkezteko epeak.

Hilabetekoa izango da eskaerak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

5.– Eskabidearekin batera, dokumentazio hau aurkeztu behar da:

a) Garatu beharreko ekintza-plana edo plan estrategikoa. Zentroak egingo duen ikerketaren plangintza jaso beharko du, baita haren ildo guztiak eta honako hauek ere: ikerketa-taldeak, lortu beharreko xede eta adierazleak, emaitzen estimazioa, finantza-plana, azpiegituren eta ekipamenduaren deskribapena, hautaketa-politika, ikertzaileen prestakuntza eta berdintasun-plana, eta plana osorik deskribatzeko behar diren kontzeptu guztiak. Ekintza-plana agindu honen II. Eranskinaren arabera garatuko da. Agiria ingelesez idatzia izan beharko da.

Finantzaketa-planean (FP) jasoko dira 2014-2017 eta 2018-2021 aldietarako sartutako urteko pertsonal-gastuak, bestelako gastu arruntak eta inbertsioak, agindu honen IV. eranskinaren arabera. Halaber, aldi horietarako sarrera-iturriak zehaztuko dira, honela sailkatuta: iturri publikoak eta pribatuak, eremu geografikoa eta erakunde finantzatzailea. Gainera, modu esplizituan zehaztuko dira lokalak errentatzeko gastuak eta instalazioetarako, laborategietarako, tresneria espezifikoetara eta abarretarako bideratutako zenbatekoak, laborategian zein laborategitik kanpo esperimentu bidez egindako ikerketekin zerikusia dutenak. Alderdi biak aztertu beharko dira finantzaketa-planean.

2018-2021 aldirako aurreikusitako gastuak justifikatu behar dira; horretarako, izango duten xede zehatzaren deskribapena eta gastu horiek finantzatzeko lortu ahalko diren finantzaketa-iturrien azterketa egingo da.

Azkenik, ekintza-planak (EP) aipatu 2014-2017 eta 2018-2021eko aldietarako adierazleen atal bat izango du. 2018-2021erako ezarritako adierazleek koherenteak izan beharko dute aurreko fasean zentroek erakutsitako ahalarekin; bestela, desadostasuna justifikatu egin beharko da. Agindu honen III. eranskinean sartuta dago sartu beharreko adierazleen zerrenda.

b) Diruz lagundu beharreko jarduera gauzatzeko epean beste erakunde publiko edo pribatu batzuei jarduera ez-ekonomikorako eskatutako edo haiek horretarako emandako laguntzen adierazpena.

c) Organo eskudunaren egiaztapena, 3.2.e) artikuluan ezarritakoa betetzeari buruzkoa.

8. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

1.– Baldin eta agindu honen 7.5. artikuluan eskatutako zerbait betetzen ez duen eskabideren bat edo agiriren bat aurkezten bada, Ikerketa Zuzendaritzak 10 eguneko epea emango die eskabide-sinatzaileei hutsak zuzen ditzaten edo arauzko agiriak aurkez ditzaten, eta ohartaraziko die ezen, agindutakoa bete ezean, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela. Hala agintzen da urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan (39/2015 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Zuzenketak egiteko errekerimendua 13.6. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz jakinaraziko da.

2.– Nolanahi ere, Hezkuntza Sailak, edo, behar izanez gero, Ikerbaske Fundazioak, –agindu honetan jasotako diru-laguntzak kudeatzeko entitate laguntzaile modura jardungo baitu– aurkeztutako eskabidea egokiro ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentazio edota argibide osagarriak eska diezazkiekete eskatzaileei, aditzera emanez ezen, agindu honetan propio adierazi gabekoetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko dela.

9. artikulua.– Ebaluazioa.

1.– Eskabideen ebaluazioa batik bat honako hauei buruzkoa izango da: zentroen bikaintasun zientifikoa, bikaintasunerako gobernua eta kudeaketa, eta Zientziaren Euskal Sistemaren laguntza eta RIS3 eta H2020 estrategiak.

2.– Erakunde laguntzaile den aldetik, Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak egingo ditu eskabideen ebaluazioaren kudeaketako lan materialak. Ikerbasque Fundazioaren Aholku Batzorde Zientifikoak balorazio zientifiko-teknikoari buruzko txosten bat egingo du eskabide bakoitzarentzat, artikulu honetan adierazitako irizpideei jarraituz. Batzorde horrek Zientziaren Euskal Sistematik kanpo dauden eta BERC bakoitzaren zientzia-arloan nazioarteko ospea duten zientzialarien aholkularitza izan ahalko du txosten hori egiteko. Prozeduran zehar, informazio osagarria eskatu ahalko zaie erakunde eskatzaileei, balioztatzeko aurkeztutako agirien inguruko zalantzak argitzeko. Aurrez aurreko elkarrizketa eskatu ahal izango zaie, informazioa jasotzeko.

3.– Zehazki, ondoko irizpide-bloke hauek balioztatuko dira:

a) Zentroen bikaintasun zientifikoa: ikerketaren kalitatea eta erakundearen nazioarteko proiekzioa, prestakuntza eta ikertzaileak erakartzeko programa, eta zentroaren nazioarteko aholku-batzorde zientifikoaren osaera (ISAC, International Scientific Advisory Committee).

b) Bikaintasunerako kudeaketa: antolakuntza-egitura eta jarduketa-plana, finantzaketa-plana, lankidetza, lotura eta sinergiak.

c) Zientziaren Euskal Sistemari, RIS3 eta H2020 estrategiei laguntzea: EAEko sektore publikoarekin zein pribatuarekin lankidetzan aritzea, nazioarteko sare eta partzuergoetan integratzea, ezagutzaren transferentzia eta dibulgazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko I+G estrategiarekin bat egitea.

4.– Puntuazioak.

(Ikus .PDF)

5.– Ebaluazio-prozesuaren ondorioz, honako kategoria hauen arabera sailkatuko dira zentroak:

(A+) Aparta, zentroa mundu osoan erreferentziazko erakundea da bere ikerketa-alorrean. Ebaluazio-prozesuaren ondoren 95 puntu edo gehiago lortu dituzten erakundeak hartzen ditu talde horrek.

(A) Bikaina, emaitza bikainak ditu estatu-mailan, baina zentroaren nazioarteko bikaintasunari begira alderdi batzuk aintzat hartu behar dira. Erakunde horiek 85 puntu edo gehiago eta 95 puntu baino gutxiago dituzte.

(B) Ona, emaitza onak ditu estatu-mailan, baina hobetu egin behar du datozen urteetan nazioarteko erreferentzia-zentrotzat hartu ahal izateko. Erakunde horiek 75 puntu edo gehiago eta 85 puntu baino gutxiago dituzte.

(C) Hobe daitekeena, zentroaren egungo azpiegiturak edo duen garapenak ez dute bermatzen etorkizunean zentro bikaintzat hartu ahal izatea. Erakunde horiek 60 puntu edo gehiago eta 75 puntu baino gutxiago dituzte.

(D) Ez nahikoa, zentroa deialditik kanpo geratzen da. 60 puntu baino gutxiago lortzen dituzten erakundeak.

(Ikus .PDF)

6.– Aholku Batzorde Zientifikoak, eskabidearekin batera bidalitako agiriak ikusi ondoren, zentroaren esperimentaltasun-maila zehaztuko du; 0 eta 10 artekoa izango da maila. Ohiko jarduera zientifikoa garatzeko behar diren instalazio, laborategi eta tresneria espezifikoak izateko egiaztatutako beharren arabera zehaztuko da maila hori.

7.– Aholku Batzordeak, gainera, kalitate-adierazleen proposamen bat eta emaitzen ebaluazioa egingo ditu laguntza gauzatzeko aldian, ekoizpen zientifikoari, prestakuntza-gaitasunari, langileak erakartzeari eta funtsak lortzeari dagokionez. Gainera, bikaintasunari, laguntzei, sareei, jakintza transferitzeari eta zabaltzeari eta abar dagokionez beste kalitate-adierazle mota batzuk sartu ahalko ditu.

Hori zenbakiz zehazteko, datozen lau urteetarako erakundeak diseinatutako jarduera-planean sartutako adierazleetatik eta aurreko urteetan erakutsitako ahaletik abiatuko da Aholku Batzordea. Erakunde onuradunak proposatutako adierazleak dagoenekoz erakutsitako ahal eta bilakaerarekin bat ez badatoz edo horien azpitik badaude, Aholku Batzordeak, hori finkatzeko, proposatutako adierazleen gaineko programa estrategikoetan erakundeek egindako justifikazioa hartuko du aintzat. Gainera, horretarako, erakunde bakoitzaren espezializazio-alorrean entzute handia eta ebaluazioak egiten eskarmentua duten ikertzaileei txostenak eskatu ahalko dizkie.

10. artikulua.– Esleitzeko prozedura.

Diru-laguntzen esleipena bi fasetan egingo da:

1.– Zentro bakoitzaren egiturazko finantzaketa zehaztea. Erakunde onuradunen egiturazko finantzaketa honako hiru osagai hauen arabera zehaztuko da: errentamendu-gastuetarako modulua, esperimentaltasun-modulua eta oinarrizko gastuen modulua. Lehenengo biak eskabidean egiaztatutako finantzaketa-beharren arabera zehaztuko dira. Hirugarrena, berriz, zenbateko finkoa da erakunde onuradun guztientzat.

Errentamendu-gastuen moduluari emateko zenbatekoa eraikinak eta lokalak errentan hartzeko egiaztatutako gastuen arabera zehaztuko da.

Esperimentaltasun-moduluari emateko zenbatekoa Aholku Batzorde Zientifikoak erakunde bakoitzari esleitutako esperimentaltasun-mailaren arabera zehaztuko da.

Laguntzaren zenbatekoak kontzeptu horietarako honakoak izango dira:

(Ikus .PDF)

C kategorian ebaluatutako zentroen kasuan, oinarrizko gastuen modulua bakarrik aplikatuko da, eta, beraz, zentro horiek urtean 300.000 euroko egiturazko finantzazioa bakarrik izango dute.

2.– finantzaketa nagusia zehaztea.

Lehenik eta behin, A+ gisa ebaluatutako erakundeek gehienez 600.000 euro jasoko dituzte urtean finantzaketa nagusi bezala. Modulu horren guztizko dotazioa 4.2 milioi eurokoa izango da, kategoria horretan sartutako erakundeen artean hainbanatua, aipatu urteko muga dutela.

Esleitzeke dauden zenbatekoak ebaluazioan 75 puntu gainditzen dituzten erakundeetako bakoitzak lortutako bikaintasun-puntuen arabera esleituko dira. Lortutako notari 75 puntu kenduta lortzen dira bikaintasun-puntuak.

C kategorian ebaluatutako zentroek ez dute jasoko finantzaketa nagusirik.

3.– Onuradun bakoitzari eman beharreko diru-laguntzak ezingo du gainditu 5. artikuluko 2. paragrafoan adierazitako jarduera ez-ekonomikoaren kostuaren portzentajea, ez eta eskatutako zenbatekoa ere. Horietako kasuren bat ematen bada, 75 puntu baino gehiagoko puntuazioa duten gainerako erakundeen artean banatuko da zenbateko soberakina.

11. artikulua.– Hautaketa Batzordea.

1.– Ebaluazioaren emaitzak Hautaketa Batzordera bidaliko dira, hari baitagokio agindu honetan aurreikusitako laguntzak emateko proposamena egitea.

2.– Hautaketa Batzordea honako hauek osatuko dute: Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Morais Ezquerro jaunak –batzordeburua–, Ikerketaren zuzendari Amaia Esquisabel Alegría andreak eta Ikerketa Zuzendaritzako teknikari Vicente Fransciso Esparza Pujana jaunak; azken horrek idazkariaren lana egingo du.

3.– Hautaketa Batzordeak deialdiaren oinarriak zuzen aplikatzen direla gainbegiratuko du, eta agindu honen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera esleituko ditu baliabideak.

4.– Hautaketa Batzordeak, gainera, Ikerbasque Fundazioaren Aholku Batzordeak laguntza gauzatzeko aldian proposatutako kalitate-adierazleak eta emaitzen ebaluazioa baieztatuko ditu.

Adierazle horiek administrazio honek eta 13.7 artikuluan aipatzen diren erakunde onuradunek izenpetzekoa den hitzarmenean sartuko dira, eta lorpen hori laguntzen justifikazioaren parte izango da, xedapen honen 15. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

12. artikulua.– Ebazpen-proposamena.

1.– Hautaketa-batzordeak deialdiaren ebazpen-proposamena prestatuko du.

2.– Proposamena diru-laguntza ematearen aldekoa bada, hau dena adierazi beharko da bertan: nor den erakunde onuraduna, zein den betearazpen-epea, guztira zenbat esleitu zaion eta diru-laguntzaren urtekoak; baita onuradunarekin sinatu beharreko hitzarmena definitzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein baldintza ere.

3.– Proposamena kontrakoa bada, identifikatu behar da zein erakundek eskatzen duen diru-laguntza eta zergatik ukatzen zaion laguntza.

13. artikulua.– Ebazpena.

1.– Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari dagokio diru-laguntzak esleitzeko ebazpena ematea.

2.– Laguntzak ez dira emango 2018ko aurrekontuetan behar besteko kreditu egokia izatearen baldintza betetzen den arte.

3.– Ebazpenean honakoak zehaztuko dira: erakunde onuradunaren nortasuna, gauzatzeko epea, esleitutako guztizko zenbatekoa, diru-laguntzaren urterokoak eta ordainketa egiteko eskatzen diren justifikazio-agiriak.

4.– Ebazpen horren aurka egiteko, interesdunek errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoari jarraiki.

5.– Eskabidea aurkeztu, eta sei hilabete igaro ostean, ebazpenik jakinarazten ez bada, eskabidea ezetsitzat jo beharko du interesatuak.

6.– Ebazpenaren berri banan-banan emango zaie eskatzaileei, nahiz eta, argitarapen-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko den, adierazteko nortzuk diren 2018ko lehenengo seihileko onuradunak eta zenbateko diru-laguntza ematen zaien.

7.– Ebazpena jakinarazten denetik gehienez ere hilabete batera, hitzarmen bat formalizatu beharko da erakunde onuradunarekin, ebazpeneko baldintzen arabera. Hitzarmenak alderdi hauek jaso beharko ditu gutxienez:

a) Kalitate-adierazleak eta emaitzen ebaluazioa.

b) Indarraldia.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako laguntzak, laguntzak ordaintzeko epeak eta moduak eta zer dokumentu aurkeztu behar den laguntzak justifikatzeko.

d) Hitzarmena indarrean den bitartean hura aldatzeko aukerari buruzko zehaztapenak, xedapenen aldaketei edo aurreikus daitezkeen antzeko aldaketei egokitzeko.

e) Indarraldia bukatu barik hitzarmena bestelako arrazoiagatik iraungitzea, eta, kasu horretan, nola bukatu behar diren aurrera eramaten ari diren jarduerak.

f) Hitzarmena suntsitzeko arrazoiak eta ondorioak.

g) Kontrol-neurriak, eta, behar izanez gero, Jarraipen Batzorde Mistoa ezartzea.

8.– Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak sinatuko ditu hitzarmenak.

14. artikulua.– Laguntzak ordaintzea.

1.– Laguntzak urtero zatika ordainduko dira, urteroko bakoitzaren % 80ko aurrerakina ordainduz eta gainerako % 20a hurrengo urtean likidatuz.

2.– 16. artikuluan ezarritako kontrolen mende egongo dira ordainketak.

3.– Diru-laguntzak ez dira ordainduko onuradunak ez badu egiaztatzen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela; ez da ordainduko, halaber, diru-laguntza edo laguntzaren bat itzultzeko badu.

4.– Diru-laguntzaren zenbatekoa abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-erregimenaren arabera bermatuko da; dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kargura emango diren diru-laguntzen berme eta itzulketei buruzko erregimen orokorra arautzen da, eta diru-laguntzen kudeaketan parte hartuko duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, horien erregimena eta obligazioak ere aipatzen dira.

15. artikulua.– Laguntzen justifikazioa.

1.– Erakunde onuradunak urtero aurkeztuko ditu laguntza gauzatu izanaren jarraipena egiteko agiri hauek:

a) 13.7.a) artikuluan ezarritako xedeen betetze-mailaren txostena.

b) Urteko jarduera-txostena.

c) Auditoretza-txosten bat, erakunde onuradunaren egoera finantzarioari buruzkoa. Auditoreak alta emanda egon behar du Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean; Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritzako Institutuaren mende dago erregistro hori. Txosten hori egiteak sortutako gastua diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko da.

d) Txosten ekonomiko laburtua, erakunde onuradunaren jarduera ez-ekonomikoaren zenbatekoari buruzko kontu-auditorearen ziurtagiria jasotzen duena. Gainera, fitxategi bat erantsiko da euskarri informatikoan, diru-laguntzari egotzitako gastuen inguruan honako informazioa jasoko duena:

– Gastua. Kontabilitate-sailkapena.

– Faktura: erreferentzia.

– Faktura: jaulkipen-data.

– Faktura: ordainketa-data.

– Faktura: deskribapena.

– Faktura: hirugarrena (IFK/NAN).

– Faktura: hirugarrena (izena/enpresa-izena).

– Faktura: guztizko zenbatekoa.

– Faktura: zerga-oinarria.

– Faktura: BEZ.

– Diru-laguntzari egotzitako zenbatekoa.

e) Ziurtagiri bat, erakunde onuradunaren legezko ordezkariak egina, erakundeak ekitaldi horretan beste erakunde publiko edo pribatuetatik deialdiaren helburu bererako jasotako laguntza guztiei buruzkoa.

2.– Justifikazio-agiriak 2019, 2020, 2021 eta 2022ko ekitaldietako lehenengo seihilabetekoan aurkeztu beharko dira. Salbuespen gisa, 13.7.a) artikuluan aipatzen den xedeen betetze-mailaren gaineko txostena 2019 eta 2021 ekitaldietarako, hurrenez hurren 2020 eta 2022eko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztuko da.

3.– Artikulu honetan aipatzen diren agiriak bide telematikoz aurkeztu ahalko dira, agindu honen 7.1 artikuluan zehazten den helbide elektronikoan.

4.– Nolanahi ere, erakunde onuradunek, fakturak eta laguntzaren xede izan diren gastuak egiaztatzeko gainerako agiriak gorde beharko dituzte gutxienez bost urtez, justifikazio-epea amaitzen denetik aurrera.

16. artikulua.– Jarraipena eta kontrola

1.– Urtero.

Erakunde onuradunek agindutako epean aurkeztu beharko dituzte 15. artikuluan zehazten diren laguntza gauzatzearen jarraipeneko agiriak.

2.– 2018-2019 biurtekoaren amaiera.

15.1 artikuluan 2018 eta 2019 urteetarako zehaztutako agiriak 2020ko lehen hirurtekoan ebaluatuko dira. Ebaluazio horretan, 13.7.a) artikuluan ezarritakoaren arabera lehen biurtekoan bere gain hartutako konpromisoei dagokienez erdietsitako zientzia- kudeaketa- eta lankidetza-lorpenak aztertuko dira.

Ikerbasque Fundazioko Aholku Batzorde Zientifikoak ebaluazioa egin eta jarraipen zientifiko eta teknikoko txosten indibiduala egingo du. Ebaluazioaren emaitza 2020ko martxoaren 31 baino lehen jakinarazi beharko da. Emaitza ezezkoa bada, ekintza-plan zuzentzaile espezifiko bat eskatuko zaio erakundeari, txostena jakinarazi eta hamabost eguneko epean, eta aholku-batzordeak ez badio oniritzia ematen, 2020-2021 biurtekorako emandako laguntza galduko du.

3.– Laguntza gauzatzeko aldiaren amaiera.

Laguntza gauzatzeko bigarren biurtekoa amaitu ondoren, lehen zehaztu den ebaluazio-prozedura errepikatuko da laguntza gauzatzeko aldi osoari dagokionez (2018-2021). Emaitza ezezkoa bada, ulertuko da ez-betetzea egon dela, eta agindu honen 20. artikuluan xedatutakoaren arabera jokatuko da.

17. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Agindu honetan araututako diru-laguntzen erakunde onuradunek honako betebehar hauek bete beharko dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan xedatutakoak eta azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. eta 46. artikuluetan adierazitakoak; zehatzago esanda, honako hauek:

a) Diru-laguntza zertarako eman den, horretarako erabiltzea, nahiz eta Ikerketa Zuzendaritzak onartu ahal izango dituen jarduera horiek burutzerakoan sor litezkeen aldaketak, betiere aldaketa horiek guztiz justifikatzen badira, eta Ikerketa Zuzendaritzaren berariazko baimena lortu bada, agindu honetan ezarritakoaren arabera.

b) Kostu-kontrolari eustea. Horren bidez, erakundeak burutzen duen jarduera ekonomikoa eta ez-ekonomikoa bereiziko dira.

c) Ikerketa Zuzendaritzari laguntzea, esleitutako diru-laguntzen inguruan hark egokitzat jotzen duen guztia egiaztatzeko. Halaber, eskatzen zaien informazio guztia eman beharko dute erakunde onuradunek.

d) Behin betiko fakturak artxibatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea, hamar urtez gutxienez.

e) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak -diru-laguntzen gaineko fiskalizazio-egitekoak dituztenez- eskatzen duten informazio guztia ematea.

f) Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako edo antzekorako emandako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratuz gero, horren berri ematea Ikerketa Zuzendaritzari.

g) Publizitate egokia ematea agindu honetan aurreikusitako laguntzen xedeko jardueren finantzaketaren izaera publikoari.

h) Zuzendaritza zientifikoko titularrak kargua utziz gero, Ikerketa Zuzendaritzari jakinaraztea kargu hori betetzeko prozedura.

18. artikulua.– Organo kudeatzailea.

Ikerketa Zuzendaritza da laguntza horien organo arduraduna.

19. artikulua.– Erakunde laguntzailea.

1.– Agindu honetan jasotako xedapenekin bat esleitutako diru-laguntzak kudeatzeko, Ikerbasque Fundazioa izendatu da entitate laguntzaile, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 52. artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua) eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoaren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra ezartzen duena eta haien kudeaketan parte hartzen duen entitate laguntzaileen betebeharrak, erregimena eta obligazioak zehazten dituena) ezarritako zehaztapenekin bat.

Era berean, erakunde laguntzaile izan ahalko dira baldin eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

2.– Lankidetza-esparrua dagokion lankidetza-hitzarmenean formalizatuko da, betiere aipatu legearen 16. artikuluaren arabera.

3.– Ikerbasque Fundazioak, erakunde laguntzaile gisa, honako eginkizun hauek izango ditu:

a) Proposamenak aztertu eta ebaluatzeko kudeaketa-lanak.

b) Erakunde onuradunarekin sinatu beharreko hitzarmena proposatzea.

c) Jarraipen-prozesuak definitu eta ezartzeko proposatzea.

d) Lortutako emaitzen amaierako ebaluazioa kudeatzea.

4.– Ikerketa Zuzendaritzak eskatuta, Ikerbasque Fundazioak programa ondo kudeatzeko beharrezko den beste edozein jarduketetan lagunduko du, eta hori dela-eta zuzendaritza horrek egin ditzakeen egiaztapen-jarduketak onartuko ditu.

20 artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketa.

1.– Ezingo da eskatu laguntza ordaintzea, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko dira eta dagokien berandutze-interesak eskatu ahalko dira, baldin eta onuradunak erabateko ez-betetze egoera hauetakoren batean badaude:

a) diru-laguntza lortu badute horretarako eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo laguntza lortzea eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz.

b) Diru-laguntza emateko oinarrizkoak diren xedeak, jarduera edo proiektua ez betetzea edo eskatzen den portaera ez izatea. Horri dagokionez, ez-betetzea emango da aginduaren 16.3 artikuluak xedatutako azken ebaluazio-prozedura gauzatu eta gero.

c) Gastuak justifikatzeko eginbeharra ez betetzea. Finantza daitekeen inbertsioa egin dela justifikatzeko behar diren agiriak ez badira aurkezten, organo emaileak eskaera egin eta 15 egun balioduneko epean, jasotako zenbateko ez justifikatuak itzuli egin beharko dira.

d) Emandako zenbatekoaren % 25 baino gutxiago erabili bada.

2.– Ez-betetze partzialtzat hartuko da emandako laguntzaren erabilpen osoa ez egitea, % 25 baino gehiagokoa bada. Kasu horretan, laguntza emateko ebazpena aldatuko da, betiere laguntzen onuradun izateko agindu honen 3. artikuluan ezarritako gutxieneko baldintzak eta laguntzen xedeari dagokionez 4. artikuluan ezarritakoa betetzen badira.

3.– Halaber, aplikatzekoak dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako testu bategina, 1998ko urtarrilaren 19ko EHAA) eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoa.

4.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bigarren tituluan ezarritakoarekin bat etorriz, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak jakinaraziko du, ebazpen baten bidez, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela eta, hala behar denean, diru-zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli behar direla (698/1991 Dekretua, Diru-laguntzak itzultzeko prozedura orokorra arautu zuena; 1992ko otsailaren 7ko EHAA). Dena den, hori egin baino lehen, prozedurari dagozkion izapideak egin beharko dira, eta behar izanez gero, beste ekintza batzuk ere gauzatuko dira.

21. artikulua.– Laguntzak aldatzea.

1.– Diru-laguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira edota beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntza gehiago lortzen bada edota bestelako diru-sarrerarik balego helburu bera lortzeko, diru-laguntza emateko ebazpena alda daiteke; betiere, onuradun izateko agindu honen 3. artikuluan ezarritako gutxieneko baldintzak eta laguntzen xedeari dagokionez 4. artikuluan ezarritakoa betetzen badira.

2.– Salbuespen gisa, aurrera eraman beharreko jarduketak egiteko epea luzatu ahal izango du laguntzak onartu zituen administrazio-organoak; horretarako, beharrezkoa da aurretik onuradunak eskabidea egin eta justifikatzea, eta alegatzen diren arrazoiek luzapen hori justifikatzea.

3.– Ikerketa Zuzendaritzak aldaketak onar ditzake jardueretan, betiere aldez aurretik aldaketak egitea eskatzen badu erakunde onuradunak eta amaitu aurretik guztiz justifikatzen baditu, eta ez baditu desitxuratzen lortu nahi diren izaera eta xedeak.

22. artikulua.– Datuak babestea.

Deialdian parte hartzen dutenek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko, betiere Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuen Babeserako Euskal Agentziaren Sorrerari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz. Halaber, datuak «Ikerketa» izeneko fitxategian sartuko dira, 2010eko urriaren 4ko Aginduan araututakoaren arabera (2010eko azaroaren 5eko EHAA). Fitxategi horren helburua da diru-laguntzen deialdi hau kudeatzea eta deialdian lehiatzen direnei prozesuaren bilakaeraren berri ematea. Ikerketa Zuzendaritza da fitxategi horren organo arduraduna. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak Ikerketa Zuzendaritzan gauzatu ahal izango dira. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Ikerketa Zuzendaritzara jo beharra dago (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

AZKEN XEDAPENETATIK LEHEnengoa

Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
ESKABIDE INPRIMAKIA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
EKINTZA-PLANA (ESKEMA)

1.– Deskribapen orokorra eta xedeak.

1.1.– Erakundearen espezializazio-esparrua eta oinarrizko xedeak.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 3 orrialde):

Zentroa sortzeko eta garatzeko arrazoia. – Epe ertain eta luzerako estrategiak eta jarduketa-eremuak zehaztea. – Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia-politikarekin eta ikerketa eta berrikuntzako espezializazio adimentsuaren herrialde-estrategiekin bat egitea.

2.– Bikaintasun zientifikoa eta ikerketaren kalitatea.

2.1.– Jardueren laburpena eta 2014-2017 aldiko lorpenak.

2.1.1.– Ikerketa-programak.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 7 orrialde):

Xede nagusiak eta horiek lortzeko garatu diren ikerketa-jarduerak, proiektuak eta lerroak. – Lortutako emaitzak: argitalpenak, patenteak, lizentziak...

2.1.2.– Ikerketa-taldea.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 3 orrialde):

Zentroaren ikerketa-egitura edo antolakuntza. – talentu ikertzaileak erakarri eta atxikitzeko estrategiak eta jarduerak. – plantillak izan dezakeen bilakaera, zentroaren xede estrategikoak lortzeari begira.

2.1.3.– Nazioarteko lankidetza.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 3 orrialde):

Zentroaren nazioartekotzea sustatzen duten atzerriko erakundeekin onetsitako akordioak eta lankidetza-esparruak. – kanpoko aholku batzorde zientifikoaren osaketa eta eginkizunak (ISAC). – Europa- edo nazioarte-mailan zentroak koordinatu edo parte hartzen dueneko proiektuak/sareak zehaztea. – honako lankidetza-lanen emaitza zientifikoak zehaztea: argitalpenak, patenteak, lizentziak...zentroan dauden ikertzaile bisitariak eta zentroko ikertzaileak atzerrian egindako egonaldiak.

2.1.4.– Langile ikertzaileen prestakuntza.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez orrialde bat):

Ikertzaileen eta laguntzaileen prestakuntza-jarduerak euren ibilbide profesionalaren zehar, talentua eta langileak hartzeko eta atxikitzeko eta haien ahalmenak sendotzeko diseinatuak izan direnak.

2.1.5.– Bestelako jarduketak.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 3 orrialde):

Bestelako ekintza osagarriak, esaterako: zabalkuntza, zaintza teknologikoa, ezagutzaren transferentzia egiteko jarduerak eta abar.

2.2.– 2018-2021 aldirako plan estrategikoa.

2.2.1.– Ikerketa-programak.

Atal horrek honakoak hartzen ditu (gehienez 7 orrialde):

Xede nagusiak eta horiek lortzeko garatu diren ikerketa-jarduerak, proiektuak eta lerroak. – Lortutako emaitzak: argitalpenak, patenteak...

2.2.2.– Ikerketa-taldea.

Atal horrek honakoak hartzen ditu (gehienez 3 orrialde):

Zentroaren ikerketa-egitura edo antolakuntza. – talentu ikertzaileak erakarri eta atxikitzeko estrategiak eta jarduerak. – plantillak izan dezakeen bilakaera, zentroaren xede estrategikoak lortzeari begira.

2.2.3.– Nazioarteko lankidetza, nazioartekotze-plana.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 3 orrialde):

Zentroaren nazioartekotzea sustatzen duten atzerriko erakundeekin onetsitako akordioak eta lankidetza-esparruak. – kanpoko aholku batzorde zientifikoaren osaketa eta eginkizunak (ISAC). – Europa- edo nazioarte-mailan zentroak koordinatu edo parte hartzen dueneko proiektuak/sareak zehaztea. – honako lankidetza-lanen emaitza zientifikoak zehaztea: argitalpenak, patenteak, lizentziak...zentroan dauden ikertzaile bisitariak eta zentroko ikertzaileak atzerrian egindako egonaldiak.

2.2.4.– Langile ikertzaileen prestakuntza.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez orrialde bat):

Ikertzaileen eta laguntzaileen prestakuntza-jarduerak euren ibilbide profesionalaren zehar, talentua eta langileak hartzeko eta atxikitzeko eta haien ahalmenak sendotzeko diseinatuak izan direnak.

2.2.5.– Berdintasunerako estrategia.

Zentroko langileen zerrenda sartzea, generoaren eta kategoriaren arabera sailkatuta. Zentroan genero-berdintasuna sustatzeko hartuko diren neurriak zehaztea, horien artean sartuta antolatutako edo parte hartzea espero deneko jarduerak.

2.2.6.– Transferentzia eta zabalkunde zientifikoa egiteko estrategia.

Zientzia-komunitatearekin zein orokorrean jendearekin komunikatzeko eta haiengana zabalkunde zientifikoa helarazteko hartuko diren neurriak sartzea. Burutuko diren jarduerak zehaztea.

2.2.7.– Bestelako jarduketak.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 3 orrialde):

Beste ekintza osagarri batzuk, aurreko ataletan jasota ez daudenak.

2.2.8.– Jardueren kronograma.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 2 orrialde):

Plan estrategikoa garatzeko eta gainerako jardueretarako kronograma.

3.– Gobernantza, azpiegitura eta bikaintasunerako kudeaketa.

3.1.– Gobernantza.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 2 orrialde):

Entitatearen, elkartutako pertsonen/erakundeen eta horien eta zentroaren arteko akordioen legezko deskribapena.

3.2.– Azpiegitura eta ekipamenduak.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 3 orrialde):

Herrialdearen eta zentroaren xede estrategikoak lortzeko behar diren egungo eta etorkizuneko azpiegituren zehaztasunak. Ekipamendu-beharren eta -egokitasunaren justifikazio zehatza.

3.3.– Kudeaketa.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 3 orrialde):

Zentroaren antolakuntza. Barneko ebaluazioa eta kalitate-kontrola egiteko sistemak edo prozedurak.

3.4.– Zentroaren etorkizuneko garapena.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 2 orrialde):

2021etik aurrera zentroak izan dezakeen bilakaeraren aurreikuspena.

3.5.– Finantza-plana: kuantifikazio eta justifikazio ekonomikoa.

Sartu IV. Eranskinean emandako informazioa.

3.5.1.– Gastuak – aurrekontua.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 3 orrialde):

Sartu 2014-2017 aldian izandako gastuen informazioa eta 2018-2021 aldirako aurreikusitako aurrekontua eta gastuak. Gastuak justifikatzeko, izango duten xede espezifikoaren deskribapena eta gastu horiek finantzatzeko lortu ahalko diren finantzaketa-iturrien azterketa egin beharko da.

3.5.2.– Sarrerak - finantzaketa.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 3 orrialde):

2018-2021 aldirako aurreikusitako gastuen aurrekontua finantzatzeko lortu ahalko diren finantzaketa-iturriak zehaztu beharko dira. Sartuko dira baita ere 2014-2017 aldirako lortutako finantzaketa-iturriei buruzko zehaztasunak. Zehaztu beharko da BERC zentroaren finantzaketa esklusiboa, baita EHUk edo CSIC-ek kudeatu eta BERC-eko ikertzaileek laguntzen duten proiektuen finantzaketa ere.

3.5.3.– Errentamendu-gastuak.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 2 orrialde):

Zehaztu erakundeko lokalen errentamendu-gastuak 2014-2017 aldian, eta 2018-2021 aldirako aurreikuspena. Erantsi gastuen egiaztagiriak (fakturak) eta egoki iritzitako iruzkinak eta informazio osagarria.

3.5.4.– Zentroaren esperimentaltasun-maila.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 3 orrialde):

Zehaztu, azken ekitaldi ekonomikoari dagokionez, esperimentu bidez egindako ikerketak direla-eta instalazioetarako, laborategietarako, ekipamendurako, tresna espezifikoetarako eta abar erabilitako zenbatekoak. Erantsi gastuen egiaztagiriak (fakturak) eta egoki iritzitako iruzkinak eta informazio osagarria.

4.– Zientziaren Euskal Sistema Ikerketaren Europar Espazioan sartzea.

4.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeekin lankidetzan aritzea.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 2 orrialde):

Deskribatu Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde publiko edo pribatuekin onartutako lankidetza-esparruak eta akordioak.

4.2.– Europako erakundeekin lankidetza.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 2 orrialde):

Europako beste erakunde publiko eta pribatuekin onartutako lankidetza-esparruak eta akordioak.

4.3.– Beste erakunde batzuekin lankidetza.

Atal horretan honakoak sartu behar dira (gehienez 2 orrialde):

Deskribatu atzerriko beste erakunde publiko edo pribatuekin onartutako lankidetza-esparruak eta akordioak.

5.– Adierazleak.

Atal honetan sartuta daude III. Eranskinean jasotako adierazle nagusiak.

6.– Eranskinak.

Sartu zentroa ebaluatzeko prozesurako ustez beharrezkoak diren eranskinak.

III. ERANSKINA
ADIERAZLEAK

EKOIZPEN ZIENTIFIKOAREN ADIERAZLEAK

– Urtero argitaratutako artikulu-kopurua.

– Aldizkari indexatuetan argitaratutako artikuluak.

– Kopurua.

– Lehenengo kuartilean indexatutako artikulu-kopurua (Q1).

– % Q1.

– Lehenengo dezilean indexatutako artikulu-kopurua (D1).

– % D1.

– Zuzendari zientifikoak eginikoen %.

– BERC-en argitaratutako artikulu indexatuetako urteko aipamen-kopurua, guztira.

– BERC-en argitaratutako artikulu indexatuetako urteko aipamen-kopurua, beraren aipamenak salbu.

– Zentroaren H indizea.

– Zentroaren M indizea.

– Nazioarteko argitalpen zientifikoetan lankidetzan egindako argitalpenak.

– Argitalpen zientifiko publiko-pribatuetan lankidetzan egindako argitalpenak.

– Urtero argitaratutako liburuak, liburu-kapituluak edo monografiak.

– Nazioarteko biltzar zientifikoetan parte hartzera gonbidatutako txostenak.

– Erabaki-organo publiko zein pribatuetarako eskariz eginiko txosten teknikoak.

– Politikei buruzko txostenak (Policy Briefings).

– Zentroarentzako garrantzitsuak diren beste adierazle batzuk.

TALENTUA ERAKARTZEARI BURUZKO ADIERAZLEAK (ERAKUNDEAREN ARABERA) (**)

– Langileak, guztira.

1.– Ikertzaile nagusiak (IP).

2.– Ikertzaile iraunkorrak (IP-ak alde batera utzita).

3.– Doktoratu ondoko ikertzaileak.

4.– Doktoregaiak.

5.– Langile teknikariak.

6.– Administrazio eta zerbitzuetako langileak.

7.– Beste langile batzuk.

8.– Guztira.

– BERC-eko langileak (berdin 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7,8).

– EHUko langileak (berdin 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8).

– CSIC-eko langileak (berdin 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8).

– Beste langile batzuk (berdin 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8).

(**) urte bakoitzeko abenduaren 31n jardunean dauden langileak.

TALENTUA ERAKARTZEARI BURUZKO ADIERAZLEAK (IKERBASQUEKO LANGILEAK) (**)

– Ikerbasqueko irakasle ikertzaileak.

– Ikerbasqueko ikertzaile elkartuak.

– Ikerbasqueko ikertzaile ikaskideak.

– Ikerbasqueko langileak, guztira.

(**) urte bakoitzeko abenduaren 31n jardunean dauden langileak.

TALENTUA ERAKARTZEARI BURUZKO ADIERAZLEAK (BERC-eko LANGILEAK)

– BERC-eko langileak (EDP*).

(*) EDP: Dedikazio osoaren baliokidetasuna.

TALENTUA ERAKARTZEARI BURUZKO ADIERAZLEAK (MOTAREN ARABERA)

– Doktoregaiak.

1.– BERC.

2.– UPV/EHU.

3.– Ikerbasque.

4.– Beste batzuk (EAEko programak).

5.– CSIC.

6.– Beste batzuk (Estatuko programak).

7.– Nazioarteko programak.

8.– Guztira.

– Doktoreak (berdin 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7,8).

– Langile teknikariak (berdin 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7,8).

KANPOKO FINANTZAKETA-ITURRIEN ADIERAZLEAK (%)

– BERC-en finantzaketa esklusiboa.

– EAEko finantzaketaren portzentajea (BERC-eko laguntza ez dena).

– Estatuko finantzaketaren portzentajea.

– Nazioarteko finantzaketaren portzentajea.

– Kanpoko finantzaketaren portzentajea (guztira).

– Beste adierazle batzuk.

PATENTEEN ETA EZAGUTZA-TRANSFERENTZIAREN ADIERAZLEAK

– Patenteak.

1.– Eskatutako patente eta baliagarritasun-ereduak.

2.– Lizentzia emandako patenteak eta baliagarritasun-ereduak.

3.– Ustiatzen ari diren patenteak eta baliagarritasun-ereduak.

– Spin-off enpresak sortzea.

– Erakunde pribatuekin egindako kontratuak edo hitzarmenak.

– Antolatutako biltzarrak.

– Biltzar nazionalak.

– Nazioarteko biltzarrak.

– Goi-mailako politika-bilerak (udalak, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua, Europar Batasuna eta abar).

– Beste ekitaldi batzuk (mintegiak, workshop-ak, bilera zientifikoak eta abar).

PRESTAKUNTZARI BURUZKO ADIERAZLEAK

– Doktorego tesiak.

1.– Idatzitako tesiak.

2.– Defendatutako tesiak (estatukoak).

3.– Defendatutako tesiak (nazioartekoak).

4.– Doktorego-tesi industrialak.

5.– Guztira.

– Master-amaierako tesiak (berdin 1, 2, 3, 5).

– Doktoretza-ikastaroak.

– Masterreko ikastaroak.

– Ikastaro aurreratuak.

– Ikastaroetan parte hartzen duten ikertzaile-kopurua.

– Beste adierazle batzuk.

NAZIOARTEKOTZEARI BURUZKO ADIERAZLEAK

– Nazioarteko sareetan parte hartzea.

– Nazioarteko hitzarmenak, Europa mailakoak eta munduko gainerako herrialdeekin egindakoak.

– Nazioarteko proiektuak (eskatuak).

– Nazioarteko proiektuak (emanak).

– Doktore atzerritarren kopurua (%), langile doktore guztizko kopuruari dagokionez.

– Doktoregai atzerritarren kopurua (%), doktoregai guztizko kopuruari dagokionez.

– Aldizkari zientifiko indexatuetako ikertzaile- edo argitalpen-kontseiluetako kide-kopurua, guztira.

– Aldizkari zientifiko indexatuetako ikertzaile- edo argitalpen-kontseiluetako kide-kopurua, lehenengo kuartilean.

– Eskatutako ERC bekak (deskribatu mota).

– Emandako ERC bekak (deskribatu mota).

– Ikertzaile bisitariak (kopurua).

– Ikertzaile bisitariak, batezbesteko egonaldia (hilabeteak).

– Nazioarteko onarpenak.

– Beste adierazle batzuk.

ERAKUNDE PUBLIKO EDO PRIBATUEKIN LANKIDETZAN ARITZEARI BURUZKO ADIERAZLEAK

– BERC zentroaren ikerketa-proiektuetan laguntzen duten Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateetako ikerketa-talde kopurua (unibertsitate-taldeak).

– BERC zentroaren ikerketa-proiektuetan laguntzen duten Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateetako ikerketa-talde kopurua (bestelako taldeak).

– Beste adierazle batzuk.

ZABALKUNDE ETA DIBULGAZIO ZIENTIFIKOAREN ADIERAZLEAK

– Dibulgazioko mintegiak, biltzarrak, tailerrak eta abar (kopurua).

– Antolatzaile gisa.

– Parte-hartzaile gisa.

– Komunikabideetako jarduerak (kopurua).

– Sare sozialetako jarduerak (kopurua).

– Izandako bisitak (jendea, ikastetxeak, elkarteak eta abar).

– Bestelako ekintzak.

BERDINTASUN-ADIERAZLEAK

– Langileen banakapena generoaren arabera.

1.– Zuzendaritza zientifikoa.

2.– Ikertzaile nagusiak (IP).

3.– Ikertzaile iraunkorrak (IP-ak alde batera utzita).

4.– Doktoratu ondoko ikertzaileak.

5.– Doktoregaiak.

6.– Langile teknikariak.

7.– Administrazio eta zerbitzuetako langileak.

8.– Beste langile batzuk.

9.– Guztira.

– Berdintasuna sustatzeko jarduerak (kopurua).

IV. ERANSKINA
FINANTZA-PLANA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala