Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2017ko irailaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4580

EDIKTUA, 2017ko irailaren 15ekoa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, jakinarazi egiten dituena seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak araupetzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuan adierazitako diru-laguntzei buruzko ebazpenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, argitara ematen da ediktu hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan daitezen, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horretarako, honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedientean emandako ebazpenen testu osoa eskuragarri dagoela Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao) zuzenean.

Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta beraientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 15a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala