182. zk., 2017ko irailaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4566
1107/17 EBAZPENA, irailaren 4koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, Isabel Bollo Arocena jauna Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko Donostia Unibertsitate Ospitaleko atal sanitarioko buru izendatzen da, espezialitate honetan: Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboa (KHA-Endokrinoa), lau urteko aldi baterako, luzatzeko aukera izanik.
Maiatzaren 3ko 685/17 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atal sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, espezialitate honetan: Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboa (KHA-Endokrinoa)
Epaimahai kalifikatzaileak eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Isabel Bollo Arocena andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, hau erabaki da: pertsona hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atal sanitarioko buru izendatzea, espezialitate honetan: Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboa (KHA-Endokrinoa).
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Isabel Bollo Arocena andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIko atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestiboa (KHA-Endokrinoa).
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da luzatzeko aukera izanik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: 2017ko irailaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela medio eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Donostialdeko ESIari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2017ko irailaren 4a.
Donostialdeko ESIko zuzendari kudeatzailea.
E (irailaren 3ko 1052/15 Ebazpena).
Pertsonaleko zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.