Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2017ko irailaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4555

EBAZPENA, 2017ko irailaren 15ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, honako ebazpen honetan egindako hutsak zuzentzekoa: «Ebazpena, 2017ko irailaren 4koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa sortu eta arautzeko dekretu-proiektua».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak atzeman dira honako ebazpen honetan: «Ebazpena, 2017ko irailaren 4koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa sortu eta arautzeko dekretu-proiektua» (2017ko irailaren 14ko EHAA, 176. zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2017/4461 (1/1) orrialdean, lehen ebazpen-zatian, honela dio:

«Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa sortu eta arautzeko dekretu-proiektua.»

eta honela esan behar du:

«Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa sortu eta arautzeko dekretu-proiektua jendaurrean jartzea hogei egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.»

Bigarren ebazpen-zatian, honela dio:

«Bigarrena.– Dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian (Nafarroa kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren webgunean (www.lankidetza.euskadi.eus).»

eta honela esan behar du:

«Bigarrena.– Dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian (Nafarroa kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren webgunean (www.elankidetza.euskadi.eus).»

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 15a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala