Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2017ko irailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALOKABIDE SA
4550

IRAGARKIA, Alokabidek kudeatutako eraikuntza parkeko estalkien urteroko mantentze eta garbiketari buruzko esparru akordioaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: «Alokabide, SA» sozietate publikoa (Alokabide).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Arlo teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: 059/2017/C17/AM Limpieza Cubiertas.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Alokabidek kudeatutako eraikuntza parkeko estalkien urteroko mantentze eta garbiketa zerbitzuari buruzko esparru akordioa.

b) Loteen araberako banaketa: bai.

1. lotea: Araba

2. lotea: Bizkaia

3. lotea: Gipuzkoa

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatze epea edo entregatzeko epemuga: esparru akordioak bi urte iraungo du, baina bi urte gehiagoz luzatu ahal izango da.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Konponketen esleipendun eta hornitzaileak hautatzeko prozesua izanik, ezin da kontratuaren zenbateko zehatza definitu, konponketak Alokabidek une bakoitzean dituen beharren mende baitaude.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 88. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, konponketetara zuzenduta dagoen zenbatekoa, gehienezko kontratazio eperako –aldaketa posibleak barne–, 203.808,00 eurokoa (BEZik gabe) izango dela kalkula daiteke. Kopuru hori prozedura publiko egiteko eta lizitatzaile posibleei informazioa eskaintzeko helburuarekin bakarrik azaltzen da eta horrek ez du inolaz ere gastu-konpromisorik eragingo Alokabiderentzat.

5.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «Alokabide, SAU» (Alokabide) sozietate publikoan edo web orrian: www.alokabide.eus

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Agiriak eta informazioa lortzeko azken eguna: 2017ko irailaren 15a.

6.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Ez da eskatzen.

7.– Esleitzeko irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa (60).

2) Gainprestazioak (40).

a) Gauzatze epeak murriztea (10).

b) Epeak ez betetzeagatiko zigor ekonomikoa (10).

c) Akabera akastuna duen gorabeheragatiko zigor ekonomikoa (10).

d) Kontratuari esleitutako giza-baliabideen gainprestazioak (07).

e) Pleguan eskatutako gutxienekoei buruzko gainprestazioak (03).

8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 21a. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 3 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: «Alokabide, SAU» sozietate publikoa (Alokabide).

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Data: 2017ko urriaren 5a.

e) Ordua: 10:00.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak eskuragarri dituen atari informatikoa edo web orria: www.alokabide.eus

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 4a.

Alokabideko zuzendari nagusia,

PATRICIA AINHOA VAL HEVIA.


Azterketa dokumentala