Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2017ko irailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4549

IRAGARKIA, 24/17-G-CA espedientean instruktoreak eman duen ebazpenaren proposamena jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, ezinezkoa izan da ohiko moduan jakinaraztea ebazpenaren proposamena Turismo y Actividades de Gestión, S.L.ri (Itsasargi kalea 8, Hondarribia, Gipuzkoa), Kaialde establezimenduaren jabea denari. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Horren arabera, jakinarazten zaio 2017ko uztailaren 11n, ebazpen-proposamena eman dela, osasun-araudiaren arau-hauste batengatik.

Legezko ohartarazpenak:

–Interesdunak hamabost egun balioduneko epea du, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko, bai eta Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia), gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen, 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2017ko irailaren 7a.

Osasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JON ETXEBERRIA CRUZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala