Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2017ko irailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4548

IRAGARKIA, 2017ko irailaren 7koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria dena desjabetze-espedientean okupazio-akta egiteko izapidea jakinaraztekoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, beste moduak erabiltzea ezinezkoa denez, honako jakinarazpen hau argitaratzen da «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 Betearazpen Unitatea, III. Fasea.» Desjabetze espdienteak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazio-aktak egiteko izapidearen deialdia.

Interesdunak Etxebizitzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85-6. Solairua, Bilbao) agertu ahal izango dira, hamar eguneko epean, espedientearen eduki osoa ezagutzeko eta dagokion okupazio-akta sinatzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 7a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala