Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2017ko irailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4544

IRAGARKIA, Segurtasun Sailaren gako publikoaren (PKI) azpiegituraren birdiseinua egitea helburutzat duen zerbitzu-kontratu administratiboa formalizatu egin dela jakinarazteko dena (Espedientea: E-037/2017).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-037/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Segurtasun Sailaren gako publikoaren (PKI) azpiegituraren birdiseinua.

c) Loteak: ez dago.

d) Esleipenaren iragarkia noiz eman zen argitara: 2017ko maiatzaren 2ko EHAA, 81. zenbakia.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 272.250,00 euro, BEZa (% 21) barne.

5.– Esleipena:

a) Esleipen-data: 2017ko uztailaren 7a.

b) Formalizatu den eguna: 2017ko abuztuaren 23a.

c) Kontratista: Informática el Corte Inglés SA.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 221.047,64 euro.

Erandio, 2017ko irailaren 8a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala