Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2017ko irailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4540

EDIKTUA, etxebizitzarako errentamendu-kontratu bat suntsitzeko 920/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran ebazpena eman da, eta hona hemen idazpurua eta xedapenak:

162/2017 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martínez de Lahidalga.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko ekainaren hogeita bia.

Alderdi demandatzailea: Alokabide SA.

Abokatua: Unai Ruiz Lacasa.

Prokuradorea: Cristina Gomez Martín.

Alderdi demandatua: Monica Blanco Benito.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren xedea: etxebizitzarako errentamendu-kontratu bat suntsitzea.

EPAITZA

Baiesten dut Gomez Martín prokuradoreak Alokabide SAren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Monica Blanco Benitoren aurkakoa; horrenbestez, amaitutzat jotzen du etxebizitza honetarako errentamendu-kontratua: Francisca Eguiluz kalea 9, 1-B, Barakaldo. Halaber, demandatua eta bertan bizi direnak kondenatzen ditut etxebizitza hori libre eta auzi-jartzailearen esku uztera, egutegiko 30 eguneko epean; ohartarazten zaie ezen, horrela egin ezean, atera jaurtitzeari ekingo zaiola. Kostuak ere ordaintzera kondenatzen dut.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4683 0000 04 0920 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Monica Blanco Benito non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko uztailaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala