Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2017ko irailaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4537

93/2017 EBAZPENA, irailaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki hau argitaratzea xedatzen duena: Erabakia, zeinaren bidez onesten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen lansarien 2017. urterako igoerak.

Gobernu Kontseiluak, 2017ko irailaren 12an egindako bilkuran, erabaki zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen lansarien 2017. urterako igoerak onartzea, eta horri beharrezko zabalkundea emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako erabaki hau: Erabakia, zeinaren bidez onesten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen lansarien 2017. urterako igoerak buruzkoa. Eranskinean jaso da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 12a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK IRAILAREN 12AN EMANDAKO 93/2017 EBAZPENARENA
ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, 2017KO IRAILAREN 12KOA, ZEINAREN BIDEZ ONESTEN BAITIRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZURA DIHARDUTEN LANGILEEN LANSARIEN 2017. URTERAKO IGOERAK

Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legearen 19.1 artikuluak ezartzen duenez, ezertan eragotzi gabe sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenak, 2017. urtean, lan-kontratukoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako langileen urteko guztizko lansariek % 1eko igoera izan ahalko dute 2016ko ekitaldian ezarritakoen aldean. Lansari horiek, betiere, homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira, erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-araubideari dagokionez.

Justiziako langileen lansariez bezainbatean, aipatutako legearen 19.3 zenbakiak xedatzen du langile horiei dagokien berariazko araudia aplikatuko dela.

Halaber, aipatutako arauaren 19.5 artikuluak zehatz-mehatz xedatzen du lan-kontratukoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak izango direla ekitaldian zehar indarrean daudenak, administrazio publikoetako oinarrizko lansarien erregimena erregulatzen duten arauei jarraituz.

Horrez gain, gainerako lansari osagarriak % 1 gehitu ahal izango direla aurreikusten du 19. artikuluko 8. zenbakiak; hala ere, aldaketa batzuk egin ahal izango dira programa bakoitzari atxikitako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programa aplikatzearen banakako emaitzen ondorioz.

Aurreko zenbakietan xedatutakoaz gain eta 19. artikuluko 10. zenbakian adierazitakoaren arabera, 2017ko urtarrilaren 1ean lan-erregimenaren pean dauden Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako, sozietate publikoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako langileen soldata-masak, guztira, % 1eko igoera izan ahal izango du, 2016ko ekitaldian ezarritakoaren aldean.

Era berean, 19. artikuluko 14. zenbakiak xedatzen duen moduan, lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinetsitakoen 2017ko ekitaldirako lansariek % 1eko igoera izan ahal izango dute 2016ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean; horrez gain, 19.15 artikuluan ere hori bera xedatzen da.

Ertzaintzako langileen lansariak aipatutako legearen 21. artikuluan daude araututa. Horrek adierazten duenez, Gobernu Kontseiluari dagokio zehaztea bai kategoriako maila bakoitzari dagokion lanpostu-mailako osagarriaren urteko zenbatekoa, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak 74.1.a) artikuluan araututakoaren arabera, baita haien ordainsarien multzo osoa ere.

Bestalde, Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Legean aipatutakoaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrean, 2017ko urtarrilaren 19koan, 2017ko ekitaldirako soldata-igoerei buruz gai-zerrendako puntu honetan egindako planteamenduen edukia aipatu behar da: «EAEko 2017rako Aurrekontu Orokorren Legearen izapidearen plangintza: soldata aldatzeko eta 2012ko aparteko ordainsaria itzultzeko proposamena».

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 5.1.g) artikuluan ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoaren zerbitzuko funtzionarioen lansari-araubidea eta gainerako langileen lansari-baldintzak ezartzeko arauak eta jarraibideak urtero ezartzea.

Aurrekoaren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez eta eztabaidatu ostean, Gobernu Kontseiluak erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– 2017ko urtarrilaren 1etik eragina izanik, lansarien % 1eko igoera orokorra onartzea, 2016. urterako ezarritako urteko lansari osoen aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, haren organismo autonomoen eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen zerbitzura diharduten funtzionario eta estatutupekoentzat.

Bigarrena.– Aurreko zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz, lan-kontratukoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak ondoren adierazten direnak izango dira, lansari-kontzeptu bakoitzaren arabera:

a) Langilearen kidegoari edo eskalari dagokion taldeko soldata eta hirurtekoak, kopuru hauen arabera:

(Ikus .PDF)

b) Soldatari eta hirurtekoei dagokien hileko bat 2017. urteko ekaineko eta abenduko aparteko ordainsarietako bakoitzean, honako letra honetan zehazten diren kopuruetan. Aparteko ordainsari horiek aipatutako legearen 19. artikuluan zehazten dira.

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/89 Legeak 79.1.a) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 12 hilekoei buruzko lanpostu-mailako osagarriaren urteko zenbatekoa, lanpostu-maila bakoitzari dagokiona, honako hau izango da:

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– Gainerako lansari osagarriek, halaber, % 1eko igoera izango dute; hala ere, aldaketa batzuk egin ahal izango dira programa bakoitzari atxikitako langileen kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programaren aplikazioaren banakako emaitzaren ondorioz.

Bosgarrena.– Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak 74.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Ertzaintzaren kategoria-maila bakoitzari dagokion lanpostu-mailako osagarria honako hau izango da 2017ko ekitaldirako:

(Ikus .PDF)

Seigarrena.– Lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinetsitakoen 2017ko ekitaldirako lansariek % 1eko igoera izango dute 2016ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean, antzinatasunagatik egokitu ahal zaiena gorabehera. Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legeak 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, lansari horien urteko zenbateko gordinak honako hauek izango dira 2017ko ekitaldirako:

(Ikus .PDF)

Zazpigarrena.– Behin-behineko langileen ordainsariek % 1eko igoera izango dute 2016ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean, antzinatasunaren kontzeptuan izan litekeena baztertu gabe; edozein kasutan, ordainsariei dagokien kategoriarako xedatutako kopuru osoa errespetatuko da.

Zortzigarrena.– Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen ordainsariak berariazko araudian xedatutakoaren arabera arautuko dira.

Bederatzigarrena.– 2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginarekin, ordainsarien % 1eko gehikuntza orokorra onartzea, 2016. urterako ezarritako urteko ordainsari osoen aldean, Ertzaintzako langileentzat, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urterako aurrekontu orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hamargarrena.– 2017ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginarekin, ordainsarien % 1eko igoera orokorra onartzea, 2016. urterako ezarritako urteko lansari osoen aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, haren organismo autonomoen eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren zerbitzura diharduten lan-kontratudunentzat.

Hamaikagarrena.– Autonomia Erkidegoko gainerako zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta sektore publikoko fundazio eta partzuergoen zerbitzura diharduten langile lan-kontratudunen soldata-masak ezingo du % 1eko baino gehiagoko igoerarik izan.

Aurreko paragrafoan jasotakoa 2017ko soldata-masaren gehieneko muga da; horren banaketa eta bakoitzari aplikatuko zaiona negoziazio kolektiboaren bidez erabakiko da.

Hamabigarrena.– Era berean, osagarri pertsonalak eta iragankorrak, baita zerbitzuarengatiko kalte-ordainak ere, beren araudi espezifikoaren arabera arautuko dira, eta horien kopuru indibidualak ezingo dira % 1 baino gehiago igo 2016ko abenduaren 31n indarrean zeudenekin alderatuta.

Halaber, erabaki honetan xedatutakotik salbuetsita geratuko dira, aplikagarri zaien araudiari jarraituz, lansari-igoera orokorraren bidez eguneratzea baztertzen duen araubide bat duten lansari-kontzeptuak.

Hamahirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.


Azterketa dokumentala