Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2017ko irailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4513

AGINDUA, 2017ko irailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko eta 2016ko otsailaren 5eko aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta maisu-maistren kidegoetako karrerako funtzionarioak izendatzen dira.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 16ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatu zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaia, erabaki judizial bat betetzeko.

Beste alde batetik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 7ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak; salbuespenak, praktikak egitetik salbuetsitakoak edo atzeratu zituztenak izan ziren.

Halaber, agindu berean Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak, praktikak atzeratu zituztenak eta errepikatu behar izan zituztenak.

Praktikak amaitu dira eta, aipatutako aginduetan xedatutakoari jarraituz, karrerako funtzionario izendatuko dira praktikak gainditu dituzten zein praktikak ebaluatzetik edo betetzetik salbuetsita dauden hautatutako izangaiak.

Horren ondorioz, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaia, erabaki judizial bat betetzeko (I. eranskineko zerrenda).

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak, praktikak atzeratu zituztenak eta errepikatu behar izan zituztenak; hautagai horiek praktikak gainditu dituzte (II. eranskineko zerrenda).

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak, praktikak gainditu zituztenak eta gero praktikaldia ebaluatzeaz edo egiteaz salbuetsita zeudenak (III. eranskineko zerrenda).

Laugarrena.– Agindu honen bidez izendatutako izangaia eta I. eranskinean zerrendatzen dena, karrerako funtzionariotzat joko da, 2009ko irailaren 1etik aurrera.

Bosgarrena.– Agindu honen bidez izendatutako izangaiak eta II. eta III. eranskinetan zerrendatzen direnak, karrerako funtzionariotzat joko dira, 2017ko irailaren 1etik aurrera.

Seigarrena.– Agindu honen bidez izendatutako langileak jada Administrazioko beste kidego bateko funtzionarioak baldin badira, bietako batean sartzea aukeratu beharko du, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
Erabaki judizial bat betetzeko EAEko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario izendatzea
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
EAEko maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izendatzea
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
EAEko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario izendatzea
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana