Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2017ko irailaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4512

AGINDUA, 2017ko irailaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta maisu-maistren kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen ditu.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez (EHAA, 2016ko otsailaren 9koa) deitu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesua.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 7ko Aginduaren bidez, aipatutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatu ziren. Aipatutako 2016ko irailaren 7ko Aginduaren VI. Eranskinean zerrendatzen den izangai hautatua 2016-2017 ikasturtean praktikaldia egiteko legezko atzerapen egoeran deklaratu zen; beraz, 2017-2018 ikasturte honetan egin beharko ditu praktikak.

Beste alde batetik, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez (EHAA, 2017ko otsailaren 23koa), Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura deitu zen.

Aipatutako hautaketa-prozedura ebatzi ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren bidez, oposizio-lehiaketa gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratu ziren. Halaber, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko irailaren 1eko Ebazpenaren bidez, izangai hautatu berri bat sartu zen Ingelesa espezialitatean, aipatutako espezialitatean izangai hautatu batek aurkeztutako ukoagatik.

Aipatutako Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren 12. oinarrian xedatutakoari jarraituz, hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Praktiketako funtzionarioak izendatzea.

1.1.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaia Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea; hain zuzen ere, ikasturte akademiko batean praktikaldia egiteko legezko atzerapen egoeran egon zen. Agindu honen I. eranskinean zerrendatzen da.

1.2.– Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea. Horiek praktikak egitera behartuta daude. Agindu honen II. eranskinean zerrendatzen dira.

Bigarrena.– Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak 2017-2018 ikasturtean praktikaldia egiteko legezko atzerapen egoeran daudela adieraztea. Agindu honen III. eranskinean zerrendatzen dira.

Hirugarrena.– Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaia 2017-2018 ikasturtean praktikaldia egiteko aurkeztutako ukoa onartzea. Agindu honen IV. eranskinean zerrendatzen da. Karrerako funtzionarioaren izendapena jasotzeko eskubide guztiak galtzea dakar.

Laugarrena.– Praktiketako funtzionario gisa izendatzeak 2017ko irailaren 1az geroztik ondorio ekonomiko eta administratiboak eragiten ditu, eta, horren ondorioz, praktikaldia burutzeko esleitutako lanpostuaren jabe izan beharko dira.

Beren lanpostuan hasten ez diren hautagaiek karrerako funtzionario gisa izendatzeko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Bosgarrena.– Agindu hau betez egindako izendapenek hautatuak izan diren hautaketa-prozeduraren deialdian parte hartzeko ezarri diren baldintza orokorrak eta berariazkoak bete beharko dituzte.

Praktiketako funtzionario gisa izendatzeko hautatutako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa berrikusi ondoren, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu osagarri bat argitaratuko da. Agindu horretan, aipatutako hautaketa-prozedura horren deialdian eskatutako baldintzak egiaztatu ez dituzten pertsonak izendapenetik baztertu egingo dira.

Seigarrena.– Agindu hau betearazteko beharrezkoak diren jarraibideak zehazteko baimena ematen zaio Langileak Kudeatzeko zuzendariari.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
Hautatutako izangaia EAEko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
Hautatutako izangaiak EAEko maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
2017-2018 ikasturtean praktikaldia egiteko legezko atzerapen egoeran dauden hautatutako izangaiak
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
Hautatutako izangaiaren onartutako ukoa
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana