Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2017ko irailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TOLOSAKO UDALA
4492

IRAGARKIA, Tolosako Udalerriko Zarata Mapa onartzeari buruzkoa.

Udal honetako Alkatetza-Lehendakaritzak 1251 zenbakiko ebazpena eman du, 2017ko uztailaren 5ean:

Lehenengoa.– Hasierako onarpena ematea Tolosako Udalerriko Zarata Mapari.

Bigarrena.– Jendaurreko informazioaldian jartzea Tolosako Zarataren Mapa, izapidea iragarriz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, irailaren 30era arte, edozein pertsona fisiko edo juridikok dagoen dokumentazioa eta jarraitutako prozedura aztertzeko aukera izan dezan. Horrela, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango ditu.

– Dokumentazioa kontsultatzeko prest dago udalaren web orrian eta Tolosako Udaleko hirigintza sailean (Plaza Zaharra 6, 4. solairua).

Tolosa, 2017ko uztailaren 6a.

Alkatea,

OLATZ PEON ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala